Brañaviejako “Albergue de la Juventud”-en parking-en autoa
utzi genuen. Albergue-ko ezkerretik ateratzen den pista bat hartu genuen. Metro
batzuk joan ginen iparmendebalderantz baina berehala biratu ginen
iparekialderantz. Bidea Cueto de la horcada-ko, Cuencagen-ko eta Ijar-ko
maldeetako beheko partetik doa, Cuencagen-ko zirkora ailegatu arte. Bertan
zaindari gabeko aterpe bat aurkitu genuen. Zirkoren eskuinera El Cordel Ikusi genuen. Zuzendu ginen (IE) El
Cordel eta Ijar banatzen dituen lepora. Belarrezko maldetatik igo ginen, EL
Cordel-en oinarrian kokatutak dauden kareazko hormaetatik ezkerrera. Kareazko
hormen gainetik pasatu ginen eta malda aldapatsua igo genuen gailurrera heldu
arte. El Cordel (2063 m).
Itzuli ginen lepora, Ijan-go tontorreraino (2080 m) igo ginen
(IM) eta, gelditu gabe, ertzetik bideari segitu genion (M). Cuencagen (2050 m),
Cueto de la Horcada (2111 m) eta gehiago
batzuk kateatu genituen. Orduan, bidea Cordel mendilerroko iparraldeko aupegian
sartzen da eta amildegi baten gainetik pasatzen da. Igarobide honi deitzen
diote “El paso de la muerte”. Soka batez hornituta dago, baina udan ez dauka
arazorik.
Berehala heldu ginen Bóveda-ko tontorrera (2067 m) eta aurrerago
Cornón-gora (2120 m). Hemen El Cordel mendilerroa amaitzen da. Bidearen
bitartean, iparralderantz izugarrizko paisaia ikusi ahal genuen, Picos de
Europa eta Peña Sagra. Hala ere, hegoalderantz Alto Campoo-ko eski-pisten
paisaia nahiko atsekabegarria zen. Pistak ebakiondoak ziren paisaian. Gainera obretan
zeuden, makineria astunarekin, eski-estazioa konponduz eta handituz
negu-sasoiarako.
Cornón-tik jaitsi ginen La Fuente del Chivo begiratokira
(2050 m). Norabidea jasoz, pista batetik igo genuen Tres Mares (2100 m). Mendebalderantz
dago Peña Labra, igotzeko erraza, baina Cuchillón-erantz jarraitzea erabaki
genuen. Metro batzuk ibili ginen HE, gurutz bat daukan muino batetik pasatu
ginen eta pixka bat aurrerago, amildegiarekin topo egin genuen. Iparralderantz
jaitsi behar izan genuen igarobidea aurkitzeko. Harri piloen lerro batek bidea seinalatzen
zuen. Amildegitik pasa eta gero hegoalderantz igo behar izan genuen kordalera
ailegu arte berriro.
Kordalari jarraituz El Cuchillón-era erraza heltzen da ( E
) , lehen momentuan bidea ez dago argi, harri piloek eta bidezidorrek norabide
desberdinak seinalatzen dituzte, baina bide guztiak erraza dira. Berehala
ageriko bide bat ikusi genuen eta jarraitu genion, Cuchillón-go hegoaldeko aurpegitik,
tontorreraino (2160 m).
Jaitsi ginen (IM) eski-pistetara eta gero, errepidetik,
itzuli ginen Brañaviejara.
DISTANTZIA: 21,02 KM
DESNIBEL: 1446 M