Rioumajou-ko kanpalekutik abiatu ginen (1380
m), St Lary-tik 12 kilometrotara. Péguére aranean sartzen den pista
hartu genuen. 1,5 km ibili eta gero porlanezko zubi batera heldu ginen.
Zubia
pasatu baino lehen ezkerrera bidezidorbat sortzen da, eta aurrera doa Péguére
erreka eta La Piarre erreka batzen diren lekuraino, metro batzuk aurrego.
Orduan ezkerrera biratu ginen eta La Piarre erreka zeharkatu genuen bere
ezkerreko aldetik, sorlekutik ikusita, igotzeko. 1800 metroko kotara ailegatzen
ginenean eskuinera biratu ginen La Piarre errekaren ibilbidea jarraitzeko.
Tarte honetan errekak urjauzia egiten du giro alpetarra sortuz.
Pixka bat
gorago, 2100 metroko kotan, aterpe bat aurkitu genuen non gelditu ginen jateko
eta pixka bat atseden hartzeko. Jarraitu genuen norabideari eutsiz eta
bidezidorari eta harripiloei segituz. Hasieratik harri piloek lagundu
gintuzten.
Horrela kokatu ginen Pic de Lustou-ren hormen azpitik. Puntu honetan
hainbat aukerak agertzen dira: A) Ezkerrera (I) Lustou lepora igotzeko eta gero
(HE) mendiko gandorrera zuzentzeko. B) Eskuinera (HE) eta gero harrieta batetik
igotzeko (IE) gandorreraino. Guk, bidezidor bati segituz, bigarrena aukeratu
genuen. Hego- ekialderantz jo genuen 2600 metroko kotaraino, biratu ginen ezkerrera
eta harrietan (IE) sartu ginen. Harrieta ondo markatuta zegoen eta berehala
mendiaren sorbaldara heldu ginen. Bakarrik asken gandorra falta zitzaigun,
aerea baina erraza. Pic de Lustou (3023 m).
Itzultzeko Lustou leporako bidea
hartu genuen baina gainontzeko jaitsiera igotzekoa izan zen.
DATUAK
DISTANTZIA: 12,72 KM
DESNIBEL: 1694 M