Autoa utzi genuen Gabardito-ren aparkalekuan (1375 m).
ibiltzen hasi ginen ekialderantz, GR 11-tik eta Camille ibilbidetik, bideak
banatzen diren bidegurutzera arte. Camille ibilbidea Foratón mendilepora
zuzentzen da (HE) eta guk ekialderantz jarraitu genuen Aguerri sakanatik. Ibaia
zeharkatu genuen hainbat aldiz Bisauringo maldek ixten duten sakanaren hondora
zuzentzen ginen bitartean.
Lehen zatian Aguerriko hegoaldeko aurpegiaren oinarra ibili
genuen. Hala ere, orain, Taxeras sakanean sartu ginen (IE). Aguerriko ekialdeko
maldek eta Bisauringo mendebaldekoek osatzen dute Taxeras sakana. Secus-eko
aterpera heldu ginen eta gutxi barru Secus-ko zirkora (1903 m), Aguerri,
Bisaurin eta Secus mendiek osatua.
Igotzen jarraitu genuen (IM) Aguerri-ko hegalen ondoan
mendilepo batera heldu arte (2260m) iparraldeko aurpegiaren oinarrian. Esan
daiteke Costatiza-ko mendilepoaren lekurik Aguerri-ren hurbilekoena dela.
Mendilepora igotzeko harri ezegonkorreko alde batetik pasatu ginen, Aguerri-ren
azpian kokatuta, baina eskuinera apur bat gehiago igo daiteke, belarrezko
aldapa batetik.
Mendixkatik, bidea eta harri piloak jarraituz, igo genuen
(HM) Aguerri-ko iparraldeko aurpegia eta gandorrera iritsi ginen, pixka
geroago, metro batzuetara (HE), tontorrera heldu ginen.
Jaistsi ginen bide beretik, baina Costatiza lepoan metro batzuk ekialdera joan ginen aldapa belartsuan behera jaisteko. Eguna estalita zegoen eta
tontorrean sartu ginen hodei bat barruan. Altuerako ikuspena urri zen.
DISTANTZIA: 16,05 KM
DESNIBEL: 1162 M