San Roque de Río Miera-ko La Concha
auzoan txangoa hasi genuen (580 m). Ibai
Miera-ko zubiaren ganetik pasatu ginen eta hegoekialderantz zuzendu ginen bide
asfaltatu batetik. Ibilbideak ibaiaren eskuineko marjinatik* igarotzen da.
Aurrerago Del Toral basoeliza aurkitu genuen ubidearen beste aldean. Bi
kilometro ta erditara bide asfaltatua desagertzen da. Lehenengo metroetan norabidea
mantentzen duen xendra bat hartu genuen baina berehala hegoalderantz jo genuen.
Ibaia hainbat aldiz zeharkatu ondoren El Resbaladero deitutako zona batera
heldu ginen. Hemendik (H) aldapa pikoa igo genuen CA-643 errepidera iristeko.
Ibilbidearen lehenengo zati honek
Miera ibaiak ureztatutako oso ibar berdea zeharkatzen du. Inguruko mendiek Ibarra
ixten dute: ezkerrera, martxaren arabera, El Cueto Cabrones, Los Picones de
Calleja Albira, El Pizarras, El Veinte eta eskuinera El Picon de la Boyarga
Honda, La Zamina eta los Picones de Sopeña. Bereziki Pizarras-ko malda
belartsuak oso ikaragarriak ikusten dira ibarratik.
Errepidearen (CA-643) bestealdera
putzu txiki batek Mieraren jaiotzatik etortzen diren urak hartzen ditu. Eskuinetik, martxaren arabera,
xendra batek ibar glaziarrera eraman gintuen (H), Pico de la Miel-en eta Torcaverosa-ren
arteko Alto de la Piluca mendixkaren azpian. Tarte honetan desnibel handia igotzen da, horrela mendixkara
(1420 ) heldu ginenean atsedenaldi bat
hartu behar izan genuen. Jarraitu genuen (MHM) Castro Valnera-ko iparekialdeko
ertzetik igotzeko (HM) tontorrera ailegatu arte (1717 m). Ertzetik igo ginenean
neguburuaren omenaldian “cuévanos pasiegos” zeramaten bi mendizale aurkitu
genituen. Horiek tipo jatorrak¡
Itzuli ginen leku beretik.
*Ibai baten eskuineko edo
ezkerreko marjina describitzen da beti jaiotzatik ikusita.
DATUAK
DISTANTZIA: 19,33 KM
DESNIVEL: 1187 M