Ibilbideak Itxinako ipar-ekialdea dabil eta Gorbeiako parke
naturalaren ikuspegi galantak eskaintzen dizkigu baita Itxinako txoko
politenetako batzuk ere.
Pagomakurretik
(850 m) atera ginen Arrabako zelaietaraino (lehen HE eta gero H).
Arrabako atetik eskuinera jo genuen Igalerantz lepora (1160 m)
igotzeko. Hemendik aurrera bidea bihurtzen da. Itxinako ipar-ekialdea
zeharkatu nahi dugu eta horrek esan nahi du Kars baten gainean ibili
behar dugula, bere dolinez, bere hautsitako harriez eta bere pagoez.
Bidea oso deserosoa da eta harri piloak egon arren, behin baino
gehiagotan galtzea oso erraza da.
Igalerantz lepotik Lekandara igo ginen (1312 m) iparralderantz
zuzentzen diren harri piloak eta senda jarraituz, baina norabidea
galtzea ez da zaila. Gailurreriagatik aurrera egiten dugu iparmendebalerantz. Lehen Pagozabal igo genuen ( 1300 m) kordalaren
iparraldeko aurpegira joan ginen hortik ibiltzea errazagoa zelako.
Berehala Aranobaltzaren tontorrera heldu ginen (1282 m). Norabide
berbera jarraituz Asparretara iritsi ginen (1186 m) eta Ojo
Atxularrera jaisten hasi ginen. Nire iritzian asken zati hau zailena da.
Bidea ia ez da ikusten eta nahiz eta harri piloak egon, batzuetan
belar altutan ezkutatuta daude. Euria eginez gero eta
hezitasunarekin, tarte honetan irristatzea arriskutsua eta erraza
izango da.
Ojo
Atxular-tik elorriz betetako zelaietara jaitsi ginen (lehen E eta gero I). Gero,
pixka bat gehiago iparalderantz, pagomakurreko bidea hartu genuen, ekialdera zuzentzen dena.
DATOS
DISTANCIA: 8,34KM
DESNIBEL: 464M