Lanestosako aparkalekuan autoa utziko dugu. Errepide nazionalatik 629,
Burgoserako norabidearekin, ibiltzen hasiko gara (HE), baina metro
batzuk eta gero errepide komarkala BI 3622 hartuko dugu. Herriaren
irteeran, eta errepidearen ezkerrera, kartel batek Pico del Moro-ren
igoera adieraziko digu. Harriztatutako bidea da, aurrerago
eskaileretan bihurtzen dena eta Kobenkoba
haitzulorantz, ipar-mendebalderantz, doana. Tarte hau oso hezea da eta irristatzeko arriskua dago.
Kobatik
pasa eta gero zutoin adierazle batek Los Rellanos bidea esaten du.
Bideari jarraituko diogu tarte batean zehar, desbideratze bat
eskuinera hartu arte. Orduan aldapa aldapatsuak zituen baso batean
sartu ginen. Lehen iparmendebaldeko norabidearekin eta gero
iparraldekoarekin igoko gara hormara ailegatu arte. Bertan ibilbidea
norabideaz aldatzen da iparekialderantz. Egurrezko hesi batek babesten
gaitu amildegira erortzetik. Laster goi-lautadara helduko gara,
ezkerrera Pico del Mororen tontorra ikusten den lekura.
Meatze-pista
zaharretatik aurrera egingo dugu, lehenengo hego-ekialderantz eta
gero iparralderantz, eta tontorreko kareharriaren azpian jarriko gara
(730 m). Ezkerretik joango gara pala belartsu bat aurkitu arte.
Lehenengo gailur nagusira iritsiko gara (818 m) eta gero ekialdeko
gailurrera hurbilduko gara.
Bi
gailurren artean kokatuta dagoen lepotik jaitsiko gara hegoalderantz,
gero meatze-pistak berriro konektatzeko hegomendebalderantz zuzentzen
diren pistak hartuko ditugu. Igotzeko bidea ez errepikatzeko ibilbideak erdizirkulo marrazten du,
lehen hegomendebalderantz, gero hegoalderantz eta askenean
hegoekialderantz Kobenkobatik gertu. Hemendik harriztatutako bidetik,
hasieran ibili ginengatik, hartuko dugu berriro.
Goialdetik
begiratuta, panoramika ikusgarria izateaz gain, oso zabala da.
Anbototik Las Motas-ko gailurreraino, Lunadan, ikusten da. Hegoaldera
begiratuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: Zalamatik Kolitxara
doan kordala, Caballo, Picón Blanco, Imunia, Peña Lusa eta Las
Motas, eta mendebalderantz La Mortera, El Piquete, San Vicente eta
Hornijo mendilerroa.
DATUAK
DISTANTZIA: 9,78 KM
DESNIBEL: 594 M