jueves, 18 de diciembre de 2025

MESOLA (ESTIVA MENDILERROA) LIZARA ATERPETIK


 CASTELLANO

Ibilbide xumea, baina bista ikusgarriekin. Guztira 5,30 ordu inguru behar genituen joan-etorriko ibilbidean. Lizarako aterpean hasi genuen bidea, Bozoko leporantz. Handik, Estiva mendilerroaren kordalari jarraitu genion, eskuinetara, hainbat tontor kateatuz: Punta del collado del Bozo, Punta Nazapal, Petrito eta Mesola.


Lizarra aterpean ibilaldia hasi genue (1520 m). Lehenengo zatiak GR 11 jarraitzen du, Bozoko leporantz.Iparralderantz doan pista hartu genuen, baina laster ekialderantz aldatutzen da, eta Lizarako lautadan sartu ginen, izen bereko trikuharria ikusteko.Martxaren ezkerrean, Berneda tontorraren hegoaldeko isurialdeko horma izugarriak altxatzen dira.

Ibilbideak, pixkanaka, altuera hartzen du eta “De la Cueva” txabola-babeslekura iristen da (1580 m). Aurrerago, bidexka Articuso errekara hurbiltzen da, ur-jauzi bitxi batzuen ondotik igaroz. Ekialderantz jarraitu genuen, arrasto gorri eta zuriei jarraituz, eta igo ahala elur gogorraren presentzia handitu zen.Bozo (2000 m) mendi-lepotik gertu jarri ginen, baina iritsi baino pixka bat lehenago eskuinera jo genuen zuzenean Estiva mendilerroaren kordalean sartzeko.

Mendilerroa hegoalderantz jarraitu genuen, tontor hauei dagozkien muinoak kateatuz: ”Punta del Collado del Bozo” (2087 m), “Punta Napazal” (2110 m), Petrito (2119 m) eta Mesola (2169 m).

Kordalaren erdian kranpoiak jantzi genituen elur gogorra zegoelako, batez ere Mesolako igoeran, nahiz eta, benetan, ez zen inolako zailtasunik.



Mendilerrotik ikusten diren ikuspegiak ikusgarriak dira: mendebalderantz, “Alto de Foraton”, Foraton lepoa, Bisaurin eta Fetas; iparralderantz, Bernera tontorra, Olibon tontorra, “Punta alta de Napazal” eta ekialderantz, “La Llena del Bozo”, “La Llena de la Garganta”, Axpe, Lecherines, Mallos de Lecherines, Collarada. Elurrak panoramika hauen ikusgarritasuna areagotzen du, post honetako argazkietan ikustea espero dudan bezala.


Bide beretik itzuli ginen. Aldaera txiki batekin. “Punta del collado del Bozo”-ra itzuli baino pixka bat lehenago, Bozoko lepora iritsi gabe, Lizarara jaisten diren mendi-mazeletatik jaitsi ginen, beherago igotzeko bidea aurkitzeko.



DATOS

DISTANTZIA: 11,5 KM

DESNIBEL POSITIBOA: 850 M

GPSRAKO TRACK


No hay comentarios:

Publicar un comentario