martes, 24 de febrero de 2026

LOKIZKO MENDILERROA: SARTZALETA, SARTZALETAKO ERPINA ETA LOKIZ EDO SAN COSME GANUZATIK. IBILBIDE ZIRKULARRA.

 




Ibilbidea Ganuza herri txikian hasten da (600 m), Metautengo udaletxearen kontzejuan, Lizarraldean, Nafarroan. Lokiz mendilerroko hegoaldean dago.


Hango kaleen artean hasi ginen oinez, iparralderantz. Herritik irten ginen Zologorri sakana (IM) igoz. Jarraitu genion aurrerago bihurtzen den pista bati Ganuza mendateraino. Igoera leun hasten da, baina amaieran pikatu egiten da. Harrizko horma batzuek euskarria ematen diote azken zatiari. Sakana, ezkerretara eta eskuinetara, mendilerrotik amiltzen diren horma erraldoien artean sartuta geratzen da.

Mendilerroaren gailurrera iritsitakoan, ezpelaz beteta dagoen eremu batean sartu ginen. Izan ere, bidezidorra ipar-ekialderantz irekitzen da bojeetan pista bat aurkitu arte. Handik jarraitu genuen 300 m inguru, eta eskuinera egin genuen, amildegietarantz doan beste bidezidor bat hartzeko (H). Lainoak gure oinetan zabaltzen den Allin haran erraldoiaz gozatzea eragotzi zigun: Ganuza, Arteaga, Ollobarren, Ollogoien, Metauten, Aramendia, Muneta. Galdeano


Amildegien lerroari jarraituz, ipar-ekialderantz abiatu ginen. Sartzaleta (1067 m) edo “Sartzaleta inferior”ko tontorratik igaro, eta, gutxi gorabehera, kilometro bat egin genuen aurrera eta gero, trackak ezkerrera bidali gintuen (IM), erlaitzetik aldenduz, Sartzaleta erpinera iristeko (1109 m). Ez genuen bidezidorrik aurkitu, beraz, landarediaren artean ahal bezala aurrera egin genuen.

* Uste dut ez ginela Sartzaletaraino iritsi. Oso hurbil zutoin bat aurkitu genuen, metalezko postontzi batekin, eta tontorra zela pentsatu genuen. Gero argazkietan ikusi dut gailurrak tripode bat duela, ez postontzia duen zutoin bat. Lainoak engainatu gintuen.


Norabidea galdu gabe (IM), beste pista bat aurkitu arte jarraitu genuen. Orduan ipar-ekialderantz abiatu ginen Aramendiako portura jaitsi arte (1060 m). Handik, ondo markatutako bidezidor batetik aurrera egin genuen, Muneta mendateraino (1090 m). Komeni da trackari erreparatzea, une batzuetan landaretzak estaltzen baitu bidexka, batez ere Aramendiako portutik ateratzen denean. Behin Munetako mendatean, ezkerretara Lokiz (1120 m) eta San Cosme eta San Damian ermita-babeslekua dituen muino bat dago.



Muneta mendatera itzuli eta hegoalderantz jaisten den pistan behera abiatu ginen. Bidegurutze batzuk aurkitu genuen. Bigarrenean, eskuineko adarra hartu behar da, metro batzuk igotzen dituena, Ganuzara jaisten den pistarekin bat egiteko. Aurrerago, beste bidegurutze batzuk daude, nahasgarri gerta dakizkigukeenak. Beti bezala, tracka eskuan dugula bide zuzena aurki dezakegu. Galduz gero, ez dago arazorik; pistak Aramendian edo Munetan amaitzen dira, Ganuzatik gertu dauden herrietan.





DATOS
DISTANTZIA: 17,3 KM
DESNIBEL POSITIBOA:660 M



martes, 3 de febrero de 2026

CASTRO GRANDE COVIDESETIK, COMPLACERA TULELATIK. ITZULIA POLVERO LEPOTIK ETA OVILLATIK.

 


CASTELLANO

Autoa Covidesen (380 m) utziko dugu, Mena Haranean, Burgosen. Herriko errepidean aurrera egingo dugu, hego-ekialderantz, Ciliezarantz (540 m). Belardiak, baserriak eta La Peñako mendietako harresi handia ikusiko ditugu, eta , han, Fraidearen edo Urkatuaren tontorra bereiziko ditugu. Herrixka horretara iritsi aurretik, errepeidea landa-bide bihurtzen da, lokaztutako gune askorekin, oso deserosoak, baina urtarrilean gaude, euritsu, eta lokatza mendiarekin doa.

Bidea haritz-basoan sartzen da, baina laster gezi gorri batek ezkerretara hartu beharreko desbideratze bat adierazten digu. Ibilbidea, orain, La Complacera tuneletik jaisten den gurdibidearen hondarretatik igarotzen da, Mena eta Losa haranak lotuz. Altuera azkar irabazten du, bidexka sigi-saga egiten duen bitartean, Complacerako tunelara iristeko (940 m). Tunelak beste isurialdera joateko aukera ematen du, Losako bailara begira dagoen hegoaldeko aldera. XIX. Mendearen amaieran hondeatuta izan zen, eta irakurri dudanez, bertatik zebiltzan egur-ikatzez betetako gurdiak.



Bidean, mendebaldera begira, La Peñako mendien iparraldea eta gailurrik garrantzitsuenak ikus daitezke: Alto de la Portilla, Alto de la Complacera, Tres Dedos, Peñalba, San Mames, Hornilla, Peña Mayor eta Portillejos.

Tuenelaren beste aldean, Losa bailara irekitzen da. Rellosotik igotzen den pista bat tunelaren ondotik pasatzen da eta ekialderantz Castro Grande (1092 m) gailurreraino iristen da. Tontor itsusia da, antenez eta errepikagailuez betea, baina ikuspegi ikusgarriak ditu: ekialdean, Bizkaiko mendiak (Eretza, Ganekogorta, Anboto, Gorbea) ; iparraldean, Ordunteko mendiak (Kolitza, Terreros, Burgúeno, La Maza del Pando, Ilso de Estacas, Balgerri, Zalama); eta gailurraren oinaldean, Fraideren mendi zorabiagarria, oso bereizgarria den goragune zilindrikoa. Jakina, iparraldean Mena bailara berdea zabaltzen da.




Tuneleraino itzuli eta mendebalderantz jarraituko dugu, harresiaren profila zeharkatzen duen bide zidor batetik. Ia Castejongo gailurrera iritsiko gara, baina iritsi gabe, hegoaldeko isurialdetik aurrera egingo dugu, Losako haranera begira. “Alto de la Portilla” eta “Alto de la Complacera” bereizten dituen lepora hurbildu ahala, landaratze igota duen gune bat agertzen da, amaiera trepada txiki bat dago, zailtasunik gabea. 

Behin mendi-lepoan gaudela, Portilla roja edo “del Polvero” esaten zaio, mendebaldeko muturrerantz jo, eta metalezko hesi batez pasabide bat aurkituko dugu. Handik igaro, eta hormari itsatsitako bidezidor batean jarriko gara, iparraldeko aldetik jaisten hasten dena, Mena haranerantz. Hasieran, bidea leunki jaisten da (IM), ia altitudea galdu gabe, baina bat-batean inklinazioa hartzen du (I). Lokatzarekin irrist egiteko arrisku handia dago. 


Basoan sartu eta azkenean ibarreko belardietara iritsiko gara. Hemen trackari erreparatu behar zaio, bi puntutan belardietan sartu behar baitugu. Lehengoa metalezko hesi baten atzean, baina bigarrena alanbre-hesiaren azpitik igaro beharko dugu. Handik metro gutxira, Ovillara eta Covides ondoko errepidera iristen den pista bat aurkituko dugu.



DATUAK

DISTANTZIA: 16,8 KM

DESNIBEL PSITIBOA: 850 M




TONTORRETIK PANORAMIKAREN BIDEO