martes, 25 de enero de 2022

AGENTZANA GAINA, VALDELAFUENTE ETA SAN KRISTOBAL RASILLOTIK (SIERRA DE CAMERO NUEVO).

 


 CASTELLANO

Oraingo honetan Munarrikolanda mendi taldearekin egin genuen ibilbidea. Esperientzi atsegina, ez bakarrik ibilbideagatik baita konpainia gatik er.
 

Rasilloko aparkalekutik (1080 m) herriko goiko aldera joan ginen. San Martin plazara iritsi ginen. Bertan, Larrainetako Andre Mariaren eliza eta udaletxea daude. Elizaren aurrean zumar handi bat da nagusi, Errioxako zuhaitz berezitzat hartzen den 400 urtetik gorako zumar zahar bat. 

Ipar-mendebalderantz, pista zabal batetik herritik irteten den bideari jarraitu genion. Laster, ur-biltegi batera iritsi ginen, eta ezkerreko bidezidor bat hartu genuen, lasterbide gisa pinudia zeharkatu eta bidegurutze baten parean berriro pista berreskuratzeko. Ez dago galerarik, eskuineko adarra hartu genuen. Ibilbideak, lehenengo iparmedebalderantz doa, gero mendebalderantz eta berriro iparmendebalderantz. Tarte hori itzalpean egin genuen, hotz eta lurra elur eta izotz apur batekin. Baso bat zeharkatzen da, pinuak batez ere, baina pagoak ere agertzen dira. 

Las Lagunillas de Nieva (1630 m) lepora iritsi ginen, eta bertan soilgune bat irekitzen da. Pistak mendebalderantz hartzen du eta Agenzana gaina eta Cabezo del Butron banatzen dituen lepora heldu ginen. Une horretatik aurrera, panoramikek harritu egin gintuzte: iparraldean San Lorenzo nabarmentzen da; hego-mendebaldean Urbion, Cebollera mendilerroa eta Neila mendilerroa eta hego-ekialdean Moncayo.

Hesiaren beste aldetik igaro eta aldapa nabarmenean gora egin genuen Agenzana gaineraino (1746 m). 

Mendi-lepo bateraino (1652 m) jaitsi ginen, metalezko atea zeharkatu eta norabide berarekin eta kordaletik jarraitu genuen, bi tontorrak, Valdelafuente (1738 m) eta San Cristobal (1760 m), kateatuz. 

Bide beretik itzuli ginen leporaino hesi metalikoarekin. Mendi-lepoaren erdi aldera beste hesi metaliko bat dago eskuinean, hura igaro eta Rasillorantz jaisten den pista luzea hartu genuen ekialdetik. Jaitsieran hainbat gurutze daude, eta, ez galtzeko, Ekialdeko orientazioari eustea da gakoa.



 DATOS

DISTANTZIA: 18 KM 

DESNIBEL POSITIBOA: 900 M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


 

lunes, 17 de enero de 2022

PEÑA COLORADA, REPICO ETA KRUTZETA ( ARKAMO MENDIKATEA)

 


CASTELLANO

Arkamo mendilerroa Arabako mendebaldean dago. Iparraldeko harresien azpian Arriano eta Luna herrixkak daude, Zuhatzu Kuartangotik gertu. Ibilbideak mendilerroko gailur garrantzitsuenetako batzuk lotzen ditu, Peña Colorada, Repico eta Krutzeta, gainera, La Molina haitzuloa bisitatuko dugu.


Arrianon hasiko dugu martxa (760 m). San Roman elizatik Luna herrixkara doan errepide bat (IE) irteten da. Hortik, (I) errekaren ibilbideari jarraituko diogu. Lautadan, Marinda izeneko mendi bakarti eta piramidala nabarmentzen da. Behin herritik irtenda, bitan pista bitan banatzen da, bietan eskuineko adarra hartuko dugu, martxaren arabera. Gero eta gorago joango gara, landaretzarik gabeko gune batera iritsi arte. Lurra harrizkoa da eta erreka batek bere ibilbidea zizelkatu du. Aurreraxeago zubi bereizgarri bat aurkituko dugu, Zubiberri (820 m).


Jarraitu (IM), harriak belardiari bide ematen dio, eta 200 metro ingurura, ezkerrera egingo dugu (HM) Peña Coloradara eramango gaituen malda gogorrari aurre egiteko. Alde maldatsuenean ez dago bide nabarmenik, beraz, gure kabuz bidea bilatu behar dugu. Tarte gogorra da. Gailurrera irtengo gara, non aldapa asko leuntzen den. Amildegiak paisaian nagusi dira. Gune karstikoa da, deseroso samarra, baina erraza. Peña Coloradako postontzirako bidean harrizko monolito handi bat aurkituko dugu, eta pixka bat aurrerago tontorra. Peña Colorada (1130 m).


Beherantz egingo dugu (HM), jaitsieraren bila, ibarraren hondoko Nabazua putzura. Orain, mendebalderantz aldatu eta Repico eta Risco Malo banatzen dituen lepora igoko gara. Mendi-lepoan gaudela, ezkerrera egin eta, hegoalderantz, Repicoren postontzira iritsiko gara (1188 m).


Bidea hegoalderantz jaisten da, bidezidorrari eta mugarri ugariei jarraituz, harrizko beste monolito handi batekin topo egiten du, eta mendi-lepo txiki batera iristen da; orduan, ezkerrera biratzen du, eta (IE) kanal batetik jaisten da pista bateraino. Urtegi txiki baten ondoan iparraldetik hegoaldera doan, harana zeharkatzen, beste pista bat aurkituko dugu. Pista berrian aurrera egingo dugu (hegoaldetik) 250 metro inguru, zutoin adierazle bat aurkituko dugu eta ezkerrera (E) biratuko dugu lepora igotzeko (1124 m), Kurutzetara iristeko. Mendi-lepotik (H), eskuinera, bidea eta mugarriak jarraituko ditugu Kurutzeta (1173 m) gailurrera iristeko.

Bide beretik itzuliko gara harana zeharkatzen duen pistaraino. Zutoin adierazlea dagoen tokitik metro batzuk hegoaldera joango gara Molinako haitzuloa bisitatzeko.


Itzultzeko, pista hartu behar dugu, iparralderantz, Peña Coloradaren azpiko atakaraino. Orduan Arrianora zuzenean jaisten den pista (E) hartuko dugu.


Mendilerro hau Gorbeia eta Anbototik Mendilerro Kantauriarreko ekialdeko mendiguneetara ikusteko beste talaia bat da.




DATUAK

DISTANTZIA: 16 km

DESNIBEL POSITIBOA: 635 m


GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


martes, 11 de enero de 2022

LA TESLA MENDIKATEA: SAN MAMES, PEÑA CORBA ETA PILAS BAILLO-TIK

 

 


 CASTELLANO


Tesla mendilerroa Valdivielso haranaren eta Nela ibaiaren haranaren artean dago. Talaia pribilegiatua da, mendi zerrenda zabal bat ikusteko aukera ematen duena. Egun oskarbi batean, gure txangoa bezala, ekialdetik mendebaldera begiratuz, Gorbeiatik Espigueteraino ikus daitezke, Villasana de Mena mendietatik, Zalama al Kolitza mendilerrotik, Caballo eta Picon Blanco, Peña Lusa eta Castro Valnera bloketik igaroz, eta, azkenik, Alto Campooko zirkua.


Ibilaldia Baillo ermitaren ondoan hasiko dugu (660 m), Medina de Pomarretik gertu eta mendilerroaren iparraldeko aurpegiaren itzalean dagoen herrixka bat. Errepidean aurrera egin genuen metro batzuk, hego-ekialdera doan pista batean aurkitu arte. Pista horrek aurrera eginten du eroso ereindakoen artean. Goizean, harana estalita zegoen bidelagun izan genuen lainoaz.


Bi kilometrotara Quintanalacuestara iritzi ginen, eta handik mendilerroko hormetara igotzen hasi ginen. Herritik irten eta berrehun metrora pista bitan banatzen da , hegoaldera doan adarra hartu genuen. Pixkanaka, gero eta gorago igo ginen pinudi batean sartuz. Ibilbideak pinudia gainditzen du eta mendi-hegal biluzietatik igotzen da sigi-saga marraztuz San Mames mendiraino (1264 m). Lepora iritsi baino pixka bat lehenago, ezkerretara Urriako gaztelua ikusi genuen, mendilerroaren tontor baten gainean, gure altueraren azpitik.

 

Gailurretik jarraitu genuen (ONO), harkaitzik altuenak kateatuz Peña Corbara iritsi arte (1322m). Norabideari metro batzuk eutsi genion, eta jaitsiera nabarmenari ekin genion (N) mendi-leporantz (1207 m), Peña Corba eta Las Pilas tontorra banatzen dituena. Las Pilas mendi-hegaletan sartu ginen, haren gailurrerako pasabidearen bila, iparraldeko aldean baitago. Pilas (1228 m).

 

Mendi-lepotik jaisten den ibarbide sakona (E) hartzeko jaitsi ginen. Bi bidezidor daude, bat ibarbidearen hondoa zeharkatzen duena eta guk hartzen duguna, ezkerreko isurialdetik jaisten dena. Jaitsiera erosoa da, kanoi bitxi batean amaitzen dena, non okre koloreko hormak ageri diren. Artadi batetik paseatzen jarraitu genuen, pista bihurtutako bideak bidegurutze bateraino eraman gintuen arte, Barruelotik gertu. Eskuinera biratu (E) eta 1 km pasatxoan Baillon ginen berriro.

Aipatu ditugu La Teslak eskaintzen dituen ikuspegiak, baina nabarmendu nahi dut Nela haranaren zabalera, Villarcayo eta Medina de Pomar hiriak nabarmentzen diren lautada zabala.

 


DATUAK

DISTANTZIA: 15, 6 km

DESNIBEL POSITIBOA: 775 M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


jueves, 6 de enero de 2022

ORIXOL ETA SANTIKURUTZ, OLAETATIK (OTXANDIO).

 


 CASTELLANO

Bi gailur horiek, Ispizterekin batera, Arangio mendilerroa osatzen dute, Anbotoko bloketik Zabalandi lepoak bereizten duena. Mendilerroa Urkiolako parke naturalaren hegoaldean dago, Otxandio eta Aramaio artean.

Aramaioko Olaeta auzoko aparkalekuan utziko dugu autoa (575 m). Aurrean Anboto eta Orixol mendilerroa ditugu. Errepidean zehar (I) 500 bat metro egingo ditugu Katxelena baserriraino. Eskuinera egin, eta mendebaldera doan pista bat hartuko dugu. Bidea pinudi batetik indarrez igotzen hasten da bidegurutze batera iritsi arte. Eskuinera joko dugu. Ibilbide biribila denez, bidegurutze horretara itzuliko gara.

Gero eta gorago jarraituko dugu pagadi eder batetik, eremu karstikora iritsi arte. Bideak aurrera egiten du kareharrizko arroken artean eta, azkenean, gailurrera iristen da. Metro batzuk eskuinera (H) eta Santikurutz tontorra (1111 m) zapalduko dugu. Iparralderantz jarraitu eta Orixolen postontzira iritsiko gara (1120 m). Mendebalderantz metro batzuk jaitsi, bidexka berreskuratu eta iparralderantz joko dugu, Lezeagako lepora jaitsi arte (870 m). Tarte horretan guztietan kontuz ibili behar da, oso hezea egoten baita eta kareharriak irrist egiten baitu. Ez da kareharrizko ohiko goratzea, baizik eta harkaitzak lurrean azaleratzea, ibilbideari pisu irregularra eta irristakorra emanez. Baina nabarmentzekoa da pagadiaren edertasuna. Badira pagadi batean ikusi ditudan txokorik ederrenen artean daudenak, batez ere Lezeagako leporako jaitsieran.

Lepoak Orixol eta Ispizte bereizten ditu, eta hemen Olaetarako itzulera hasten da. Gu, lepoan ibili ginen pixka batean, argazkiak ateratzen eta harkaitzean, Ispizteko fatxadan, dauden babesleku batzuk begiratzen.

Mendi-lepora iristean aurkituko dugun txabolaren ondoan pista bat ateratzen da (mendebaldera lehenik, iparraldera gero eta hego-mendebaldera azkenik), eta lehen zatiaren bidegurutzera eramango gaitu. Hemendik Olaetara (M) igoerako bide beretik itzultzen da.

Arangio mendilerroaren iparraldean, Anbotoko tontorrak eta Ukiolako mendiak nabarmentzen dira; ipar-ekialdean, Udalaitz; eta mendebaldean, Gorbeia, Aldamin eta Lekanda.



DATOS

DISTANTZIA: 11,9 KM

DESNIBEL POSITIBOA: 608 M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK

 

miércoles, 29 de diciembre de 2021

IRUKURUTZETA, KURUTZEBAKAR, KEREXETA ETALEIOPAGO URRATEGITIK (AZKOITIA).

 

 CASTELLANO

Ibilbide zaila da deskribatzen, egiten dituen orientazio-aldaketa ugariengatik.

Azkoitiko Urrategi auzoan (320 m) hasi genuen martxa. GI-3173 errepidea Urrategiko Andre Mariaren ermitan amaitzen da. Hortik aurrera, zementuzko pistatik jarraitu genuen, hego-mendebalderantz lehenengo eta hegoalderantz gero, Zabaletazpikoa baserriaren ondoko bihurgune itxi batera iritsi arte. Orduan pista bitan banatzen da, ipar-mendebalderantz doan eskuineko adarra hartu genuen, Zabaletagoikoa eta Zabaletaberria seinalatzen dituen zutoin bati erreparatuz. Pixka bat aurrerago beste bidebanatze bat aurkitu genuen, baina oraingoan ezkerreko adarra hartu genuen hesi metaliko bat igaro ondoren.

 Tarte batez igo ginen, pagadi polit bat zeharkatuz, 650 metroko kotaraino, eta han hego-ekialdera biratu eta gero hegoaldera jo genuen Irukurutzetako gailurrera igotzeko (899 m).

Tontor hori mendebalderantz utzi eta Kurutzebakar (902 m) postontzira iritsi ginen laster. Bidean, Irukurutzeta, Arribiribilleta eta Kurutzebakar trikuharriak ikusi genituen. Gure oinetara (E) itzuli eta Irukurutzetako trikuharrira iristean, hegoalderantz jaitsi ginen, Keixetako lepora (750 m). Hegoaldeko norabideari eutsita, pistatik jarraitu, Kerexetako mendilerroan sartu eta Kerexetako tumulua bisitatu genuen. Aurrerago gailurra zegoen, Kerexeta edo Elosumendi (885 m). Basoaren (pinua eta pagoa) artean metro batzuk gehiago egin genituen Agerreburura igotzeko asmoz, baina denbora gainera etorri zitzaigun eta itzuli egin behar izan genuen.

Atzera egin genuen, kordalaren lerroari jarraituz (IE). Maurketako lepora jaitsi ginen (810 m), Kerexeta eta Leiopago artean, eta txabola baten parean eskuinera egin genuen, leiopago gailurrera iristeko (827 m).


Pinudian behera jaitsi ginen (I) keixeta leporaino berriro. Eskuinetara, Irukurutzetako ekialdeko aurpegiaren azpitik jaisten den pista (IE) hartu genuen. Tarte horrek trazadura zaila du. Pistak bihurgune zabal bat marrazten du, igotzeko bidearekin lotzen duena. Nahi izanez gero, Zabaleta baserrira jaitsi daiteke zuzenean, eta hortik Urrategiko ermitara. Baina guk eskuinera egin genuen zementuzko pista batetik Urruzola eta Ormaolagoikoa baserriak bisitatzeko. Pista utzi gabe, Zabaletazpikora eta ermitara iritsi ginen.

Ibilbideko paisaiak ikuspegi bikainak ditu, baina eremu batzuk moztu egin dira, eta itxura kaskar samarra utzi dute. Hala ere, tontorretatik, begiratzen den tokira begiratzen dela, bista ikusgarriak irteten dira. Ipar-ekialderantz Erlo gailurra altxatzen da; ekialderantz Aizkorri eta Aratz; hegoaldean Udalaitz eta Anboto. 

 



DATUAK

DISTANTZIA: 15,3 KM

DESNIBEL POSITIBOA: 700 M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK












 

miércoles, 22 de diciembre de 2021

TXARLAZO ETA TXOLOPE ORDUÑATIK

 

 


 CASTELLANO

Urduñako RENFE geltokitik (300 m) Antioko auzora (SO) joan gine, izen bereko santutegiaren albotik igaro eta Txarlazora doazen pistetatik igotzen hasi ginen.

Bizkaia Gaztelako ordokiarekin lotzen zuen bide zaharrari jarraitzen dio ibilbideak. Pagadian zehar, zig zag bat marraztuz igotzen da, igotzen hasi ginenetik panoraman nagusi den Urduñako Ama Birjinaren itzalpean. Orientazio orokorra hego-mendebaldekoa da ibilbide osoan.

Zig zagaren errebolta batean Goldetxo iturrira (790 m) iritsi ginen, eta handik pixka batera goi-lautadara eraman gintuenestuan sartu ginen. Ezkerrean, Birjina eta errepikagailu pilo bat daude. Txarlazo (993 m).

Oraindik martxa gehiago hartzeko gogoa genuen eta Ama Birjinarengandik Txoloperera joan ginen. Lehenengo (M) mendi-lepora jaitsi ginen, eta handik goi-lautadara sartu ginen(900 m); gero, Txoloperaino igo ginen(IM) (1027 m).


Tontorretatik panoramikak oso zabalak dira. Iparraldean eta ipar-ekialdean Gorbeia, Aizkorri eta Aratz eta Aiarako haranaren zabaltasuna; ipar-mendebaldean Ganekogorta, Galarraga, Eretza; hegoaldean San Lorenzo eta hego-mendebaldean Alto Campoo mendiak.

Bide beretik itzuli ginen.



GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


 

martes, 14 de diciembre de 2021

PICON BLANCO ESPINOSA DE LOS MONTEROSEKO AZOKATIK

 

CASTELLANO

Espinosa de los Monteroseko irteeran, Las Machorras norabidean, antzinako ganadu azoka bat dago. Ondoan, duela gutxi, autokarabanentzako aparkaleku bat inauguratu da. Hau izan zen gure abiapuntua. Metro batzuk aurrerago, elur-kita zahar bat aurkituko dugu, eta, aurrean, udal-eraikin bat. Eraikinaren eskuinaldetik, gaztainadi batean amaitzen den pista bat irteten da. Picón Blanco-ren gailurreraino jarraituko diogu.

Iparralderantz, pista kanadar pasabide batetik igarotzen da, errota zahar baten parean, eta indarrez igotzen hasten da. Handik gutxira, igoera leundu egingo da larre-gune bat zeharkatzen duen bitartean. Ustekabean, ibilbideak bat-bateko bira ematen du ezkerrera (M), eta Maillo sakanetik urruntzen da gailurrera iristen den gandorrra igotzeko. Behin gandorrean gaudela, pagadi eder batean barneratzen den pista (N) jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Han elur ugari eta biguna aurkitu genuen, baina erraketek bidea erraztu ziguten.

Handik pixka batera, pagaditik irten gineangaina hartzen duten antzinako eraikin militarrak gainean genituen. Espinosatik igotzen den errepidera iritsi, eta laster Picón Blanco(1523 m) zapalduko dugu.


Bide beretik itzuli ginen.




DATUAK

DISTANTZIA: 14,5 KM

DESNIBELA: 750 M


GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK