viernes, 12 de agosto de 2011

PICO CORTÉS JIERRUKO KANALETIK.








Vega de Sotres edo Vega de Toron autoa utzi genuen. Zuzendu ginen hegoalderantz, Duje ibairen ondoan doan bidetik, Aliva mendaterantz.
Km batera bidesidor batek sartu gintuen ezkerrera Jierruko kanalerantz. Hegoekialderako norabidearekin aldapa belartsu eta makurrak igo genituen. Iparraldeko aldetik Pico Cortés igo nahi dugu.
Aldapa, "Cuetu Mostaxu" deritzona, hasieran leuna, makurtzen doa pizkanaka , inklinazioaren ehuneko 30 edo 40 heldu arte. Belarra desagertzen da eta harrietak nabariak dira, baita harri deseginak eta belartxoak ere. Orain hartzen dugu hegoaldeko narabidea, eskualdera, tontorreko beheko aldean jar gaitezen. Harriak erortzeko arrisku handia dago leku honetan. Bidearen zailtasuna (F+, PD-) zati honetan dago. Abilezia ez da beharrezkoa eta pasu arriskutsuak ez dira, baizik eta harriak erortzeko arriskua. Esan nahi dugu ere, Jierruko bideak sasoian izatea eskatzen duela, igoera gogorra dela eta.
Azken pausoak harri deseginazko aldapa makurra batetik egiten ditugu gandorrara ailegatzeko, gailurretik oso hurbil.
 Hegomendebalderantz jaizten gara, marra horiak eta mugarriak jarraituz. Norabidea galdu gabe, maldak zeharkatzen ditugu, igotzeko bidea baino errezagoko bide batetik, harrieta makurtuetan erorketa eta lur-jauzi arriskuak izan arren. Tximinia txiki batetik igo eta 2264 metroko harritxar baten azpian jartzen gara, baina ez da Prau Cortes (2288m) izeneko gailurra. Bide normalak hegomendebalderantz jarraitzen du, Cortés mendileporaino, Prau Cortés mendiaren azpian. Hemendik “Las Grajas” kanaletik jaizten da MHM eta gero M “Aliva”ko mendatearen bideraino.
Gu, Cortés mendilepoa heldu baino lehen, hasi ginen jaizten, "Covarones" kanaletik. 2264 metroko harritxartik beheratzen diren harrietatik bideratu ginen M, arazorik gabe baina kontu handiz. Azken momentuan, irtengune bat gainditzeko hormatxo bat destrepatu behar genuen. Zegoeneko falta zitzaigun azken zatia, Dujera begiratzen duten maldaetatik segitu genuen M “Aliva”ko mendatearen bideraino.



lunes, 4 de julio de 2011

FORATATA FORMIGALETIK.




Formigaleko goialdeko asken etxeetan  (1620m) ibilbidea hasi genuen. Hesi batzuk pasatu ta gero iparraldera jo genuen Forato mendi-leporaino (2030). Metro batzuk  gehiago jarraitu genituen bigarren mendi-lepo bateraino heldu arte.

Hemendik zuzendu ginen hegoekialderantz eta Foratatako iparraldeko aldea zeharkatu genuen. Barrenean ikusten ziren kareazko mendi-puska bi, bretxa nagusiak aldendutak. Mendi-puska hurbilena (2295 m) bigarren gailurra da, eta urrutiena (2341 m) gailur nagusia.  Mendi-puska nagusiaren azpian kokatu ginen. Lehenik  horma batetik eta gero harrobi deseroso eta makurtu batetik igo ginen, ezkerratik bretxa nagusiaren gainean agertzen den bretxa txikiagora heldu arte.
Bretxa txiki honen ezkerrera agertzen da tximinia bat, non  zailtasun 3º pasabide bat dagoen. Gainditu eta gero zuhaitz bakartia aurkitu genuen. Hemendik aireko pasabide bat, baina helduleku onekin, eskalatu gandorra hartu baino lehen. Nahiz eta aireko gandorra izan, erraza gailurrera heltzen da.
Jeisteko bi rapel egin genituen. Lehenengoa, aireko pasabidea saihesteko, gandorrako hasieratik zuhaitz bakartiaraino. Bestea, zailtasun 3º pasabidea ekiditeko, zuhaitzaren beheagotik bretzaren oinarreraino.
Gailurretik eta bidetik hurbileko mendiek eskaintzen ziguten paisai bikaina gozatu ahal genuen: Palax, Arriel, Balaitus, Frondiellas, Infiernos, Garmonegro, Sierra de Partacua y Telera, Pala de IP,  Anayet, Ossau, Sallent de Gallego eta Lanuzako urtegia.







JAN TA LO:

viernes, 24 de junio de 2011

MIDI D´OSSAU ANEOUTIK



Aneouko aparkalekutik (1720m) aurrean genuen belardia zeharkatu genuen, iparraldera jotzen, Pombieko aterpera heltzeko asmoz (2030m).  Baina heldu baino lehen  aldapa gora ibili behar  Zig-zag eginez.
Aterpeak, bere ondoan dagoen  ibonak  eta Midik duen izugarri itxurak mendizalei irudi ahaztuezina eskaintzen digute. Jarraitu genuen iparralderantz, Col de Souzonera (2120m) ailegatu arte, harrizko kaos atzean utzita.
Mendi-lepotik, mendebalderantz begiratuz, Midiko iparekialdeko hormara hurbildu ginen. Bageunden lehengo tximiniaren aurrean, erraza baina asken momentuan kontuz ibili behar, pasurik sailena dela eta, iltze bati esker gainditu genuen. Pizka bat aurrerago, eskuinera, gure zain dago bigarren tximimia, hogeita hamar metrokoa. Zailtasun hirugarren maila ematen diote. Baina nahiz eta izugarria izan helduleku onak badauzka.  Jarraitu mendebalderantz eta hirugarren tximinia aurkitu genuen, errezena eta luzeena, burdinezko gurutz batean ( 2657m) amaitzen dena. Gailurrera (2884 m) heltzeko falta zaigun zatiak ez dauka arazorik baina oso astuna egin zitzaidan, azken momentuan izan ezik, mendi-ertz debertigarri batetik pasatu behar baikenuen.
Kontuan hartu behar dugu lehenengo tximiniatik mugarriz josita dago bidea. Baina oso erreza da galtzea, malda oso aldapatsua dela eta eremu osoa harrizko kaosak inguratzen duela.
Etorri ginen bidetik jeitsi berriro baina lehenengo eta bigarren tximinietan rapel bana egin genuen.





JAN TA LO :


martes, 7 de junio de 2011

LEDOURMEUR BRETXATIK “CASTILLO DE ACHER”-KO IGOERA, OZAKO OHIANEAN HASITA.


Joan eta etorriko ibilbidea da. Ramiro el  Monje Kanpamenduan (1140m) hasten da eta Castillo-ko hormatzarren beheko aterpera zuzentzen da, Acher mendaterantz jarraitu eta mendiaren ekialdeko aldetik igo, Ledourmeur bretxa eskalatuz.
Ramiro el Monje-ren ondoan dagoen aparkalekuan utzi genuen autoa. Errepidetik itzuli ginen 180 m, gutxi gorabehera, kanpamenduaren esparrua gainditu arte. Errepidetik ezkerrera jotzen duen bidezidorra hartu genuen. Kanpamentuaren hesia behin pasauta sartu ginen basoan, pago, aritz eta pinuek osaturik. Aldapa ez zen oso piko eta berehala heldu ginen pistara (1210m). Errepidetik honaino ekialdera jo genuen.
Pistatik jarraitu genuen, lehendik hegoalderantz eta gero hegomendebalderantz, Castillo de Acher-ren bidea erakutsi zigun seinale-tantai bat aurkitu arte. Seinaleak pistatik atera gintuen ezkerratik. Orduan bidezidor aldapatsu bat hartu genuen, ekialderantz begiratuz. Aurrerago erreka batetik pasatu ginen (1430m) eta basotik atera ginen hegoekialderantz ibiltzen. Asken zatia aldapatsu oso eta gogorra.
Bageunden mendiko larretan, aterpearen ondoan. Hamarretakoa hartu, eta ekialderantz jo genuen larretatik igotzen. Eskuinera utzi genuen Castillo-ko bide normala eta Acher medaterantz joaten den biedari ekin genion, beti ekialderantz. Mendatera heldu baino lehen ezkerrera zuzendu ginen, hormatzarretatik jaisten diren harri gorriek osatzen duten mendi-leporaino. Lepo honetatik Bardal sakana ikusten da, luze eta zabala. Mendiko ekialdeko aldean geunden. Gure gainean ikusten genituen zutabe itxura dituzten harriak. Haien artean  Ledourmeur bretxa dago. Harri gorrien ondotik igotzen duen bidea, mugarriek markaturik, jarraitu genuen horma azpian jarri arte. Bretxa koba zulo txiki batean kokatuta dago, 2º edo 3º zailtasun daukana, kontu handiz igo behar da. Guri kostatu eta gainera bretxaren irteeran arazoak sortu zitzaizkigun elurtegi bat zegoen, baina behin gaindituta ikusi genuen gailurra eta hamar minututan bageunden.
Itzuli ginen bide normalatik. Lehendik hegoalderantz, gero mendebalderantz joan ginen, mugarri handi bat aurkitu arte. Bertan dagoen igarobidetik jeitsi aterperaino eta  igo ginen bidea hartu berriro Ramiro el Monje kanpamendura heldu arte.


     GPS-RAKO TRACKS       

LO EGITEKO: