Ibilbide zirkularra egin genuen.
Izarraitz mendilerroaren garrantsitzuenetariko gailur batzuk igo genituen. 23
kilometrotik gora ibili ginen, 7 gailur igo genuen eta 1490 metroko aldea
gainditu.
Mendaroko hospitalean utzi genuen
autoa.
Hospitalaren eskuinatik
igotzen den errepidean ibili ginen 300m. (HM). Orduan, Larrakoetxea (argazkia)
eta Iturgoin baserrietara zuzentzen den (HHE) pista bat ezkerretik hartu genuen. Iturgoin baserritik igaro eta gero eskuinera (E) biratu ginen 100m.
gutxi gorabehera. Hesi bat gainditu genuen eta igotzen hasi ginen pinudi
batetik (HE) (
argazkia). Zig-zag eta bihurguneak egiten duen eta bi edo hiru bidegurutze zeharkatzen duen
pista berri bat jarraitu genuen, oso erreza okertzea izaten.
Guk GPS erabili
genuen, baina galdu ez gaitezen norabideari eutsi eta mendiaren kordala segitu,
hortxe dago ibilbide honen gakoa. Hasierako zati honetan agertu ziren ere
P.R.-ren marra zuriak eta horiak (argazkia) Madariaga auzora heldu arte.
Momentu batean pistak bira itxia egiten du, lehenik iparralderantz baina
norabideaz aldatzen doa, hegoalderantz, eta ezkerrerantz, bira osoa bete arte. Gero hegoaldeko
norabidea galdu gabe heldu ginen Errezabal deitzen den lekura, zabalgune eta
borda. Pinuen artean kordala segitu genuen (HE), mugarri geodesiko batetik igaro ginen
(argazkia) eta pixka bat beherago bidegurutze batera iritsi ginen. Bertan
seniale tantai batek erakuzten du Mendaro, Azkarate eta Altzolarako norabidea
(
argazkia). Porlanezko bide bat (HE) hartu genuen, Madarizurietatik oso hurbil,
eta hamabost minututan lehenengo gailurrera heldu ginen, Urnobitza 640 m.
(
argazkia). Ez dago harririk, ez dago zuhaitzik ezta buzoirik ere, belarra eta txarrantxazko hesia besterik ez.
Hegoalderantz begira mendilepo luzea eta urrengo gailurra, Azkarate 663 m,
pinuez estalita, ikusten dira. Gailur honetan badago buzoia baina Urnobitza
izenarekin, hau da kokatzerakoan okertu ziren (
argazkia). Hemendik jaitsi ginen
(HEE) Madariaga auzora (
argazkia). Auzoaren irteran, errepidetik ezkerrera,
pista batek sartu gintuen mendian baina berehala itzuli ginen errepidera (GI
3210) berriro. 300 metrotara bidegurutze
batera heldu (
argazkia) eta ezkerrera jo genuen. Porlanezko bide batek (
argazkia)
bihurgune batzuk marrazten ditu eta iparraldeko norabideari eusten dio
Atxurigainen oinarrira ailegatzeko. Belarrezko malda aldapatsua (
argazkia) igo
genuen gailurraren buzoia (738 m) aurkitu arte (
argazkia). Jaitsi ginen (IE)
bidezidor batetik mendian zehar (
argazkia). Aurkitu genuen beste porlanezko
bide bat eta iparralderantz begira Lizartxo eta Larrazkondogoikoa baserrietatik
(
argazkia) igaro ginen. Pixka bat beranduago Otarre gailurrean (663 m) geunden.
Tontor honetan gurutze, buzoia eta errepikagailu-dorrea badaude eta ikusten
diren ikuspegiak ¡zoragarriak!, Gipuzkoako kosta ia ia osoa. (
argazkia),
(
argazkia), (
argazkia).
Jaitsi ginen larreetan, M eta I
norabidearekin, Z handi bat marrazten.
Pagolaza izena duen lekura ailegatu ginen
eta bertan egitura bat, sasiez erabat estalita, aurkitu genuen. Uste dut kalero
bat dela ¿?. Harri itsatsiez eginda dago; planta zirkularra dauka; maldaren
gainean altzatzen da; bere alderik altuena badauka 3 metro edo eta beheko
partean bi sarrera oso nabariak dira. (argazkia), (argazkia).
Jarraitu genuen (HM) Erentza
baserriaren hondamenetara iritsi arte (
argazkia). Gero iparralderantz jo genuen
eta Gaintxipiaren hegoaldeko aurpegiarekin topo egin genuen (
argazkia). Igo
genuen mendian zehar, bide eta markarik gabe, deserosoa, baina lortu genuen
gailurra 628m (
argazkia). Berriro jaitsi (IMM) Garailutz mendiaren hegoaldeko
aurpegiaren oinarrian kokatu arte. Garailutzen gailurrera ailegatzea oso
neketsua izan zen. Landarea oso zerratua zen eta tarterik altuena kareazko
harriez osatuta dago. Kontu handiz ibili behar ez erortzeko. Oinarritik,
bidezidor ia ikusezin batetik, (E) eskuinerantz 200m ibili ginen. Gero igo
genuen (I) kareazko harrietaraino non aurkitu genuen gailurrera eraman gintuen
bidezidor bat. Garailutz (575 m) (
argazkia).
Jarraitu genuen iparralderantz
Sosotearen gailurra (519 m) igo arte (
argazkia), baina heldu baino lehen, bi
gailurren arteko mendilepoan harrizko pasabide batetik igaro behar izan genuen (
argazkia) eta destrepe
txiki bat egin behar izan genuen derrigorrean.
Sosotearen gailurratik Mendarora
iristeko, lehenik (HM) jaitsi ginen Olooza izena duen lekura, bertan pago
zaharrez osatuta dagoen pagadia (
argazkia) dago. Gero pista batek
Gausitxa baserrira gidatu ginduen eta pixka bat beherago Mendarorako errepidea
zegoen (
argazkia).
Ordutegia:
Mendaro: 0o.
Larrakoetxerako pista: 5´
Urnobitza: 1o 35´
Azkarate: 1o 50´
Madariaga: 2o 15´
Atxurigain: 2o 55´
Otarre: 3o 30´
Gaintxipia: 4o 30´
Garailutz: 5o 30´
Sosote: 5o 55´
Mendaro: 7o 5´