Aurreko mezuan kontatu nuen bezala "Le Dec De Lhurs
Lescun-etik", larunbatean Anapiatik Lhurs bordeetara igo ginen, gaua
pasatzeko asmoz, igandean Pene Blanque igotzeko.
Hala ere, joan ahala ohartu ginen Pene Blanque-rako bidea
itzalpean zegoen eta ziur aski izoztuta. Izotzak igoera sailduko zuen, batez
ere gailurrean non udan bigarren graduko
pasabidea gainditu behar den. Egoera
honetarako behar den materiala, soka, ez generaman eta helmugaz aldatu ginen.
Hiru Erregeen Mahia
Cabane de Claveranne-tik.
Lhurs bordeetatik (Cabane de Claveranne) (1720 m) zuzendu
ginen mendebalderantz, Lhurs edo Tabla mendileporantz (2297 m). Goiz altxatu
ginen elur gogorra aurkitzeko. Joan ginen
igotzen mendilepora ailegatzen den aldapa piko baten azpian kokatu arte.
Bere zatirik pikoenean, 150 m edo, 35ºko inklinazioa izango
du, eta zati batzuetan gehiago. Gainditu genuen kranpoiez eta pioletez. Nahiz
eta udaberrian izan, aurten inoiz baino elur gehiago daukagu eta elur geruza
lodiak, goitik behera, inuguru osoa estaltzen zuen.
Behin mendilepoan zuzendu ginen eskuinera, iparralderantz,
Pene Blanque-rantz, baina, lehenago esan dudan bezala, Hiru Erregeen Mahia eta
Tabla igotzea erabaki genuen. Itzuli ginen hegoalderantz Mahiaren eta La
Tabla-ren arteko mendilepoan kokatu arte. Gero, mendebalderantz, Mahaia igo
genuen bere iparraldeko aurpegitk non elur gogorrazko aldapa txiki eta oso
pikoa igo behar izan genuen. Nire ustean 20-30 metro luze eta 40º baino gehiagoko inklinazioa izango zuen. Hiru Erregeen Mahia (2448 m).
Mahaitik La Tabla oso
hurbil dago. Itzuli ginen mendilepora
eta igo genuen La tablaren
bizkarra gailurrera iristeko. La Tabla 2420 m.
Gailurretatik Pirinio
hunkigarria ikus ahal izan genuen . Acherito, Petrechema, Peña Forca, Lenito,
Bisaurin, Collarada, Axpe, Midi, Pene Blanque, Billare , Le Dec De Lhurs ,
Ukerdi, Budogia eta abar.
Bordeetara itzuli ginen bide beretik. Baina esan nahi dut aldapa pikoak igotzea errezago
dela jaistea baino. Niretzat eskarmentu berria izan zen. Jaitsi ginen pizkanaka
pizkanaka, lasaitasunez, kranpoia eta pioleta ondo sartuz.
Zerbait jan eta sakuak batu eta gero laku eta bordak utzi
genituen Anapiara jaisteko Landrosque pasabidetik eta Bresme eta Larrangus
basotik.
Oharra.- Gida eta bloc batzuetan irakurri dut Mahiaren eta
La Tablaren arteko mendilepotik Mahiara igotzeko bere hegoaldeko aurpegiaren harriak,
Petrechemara begiratzen dutenak, trepatu behar ditugula . Guk igo genuenean
harriek izotza zeukaten eta erabaki genuen iparraldeko aupegiaren elur aldapa
pikoak igotzea.