Barakaldoko Bengolea auzotik Argalario
mendia igo genuen.
Bengolean, Castaños ibaiaren
ondoan, Argalarioaren errepikagailuraino igotzen den errepidea hartu genuen.
Igotzen gindoazen, errepidea utzi gabe, baserrien eta etxeen artean. Argaetxe
jatetxearen ondoan pasatu ginen, Sobrecampa-ra heldu ginen nondik Serantesen pirámide perfectua
ikusi ahal izan genuen. Pizka bat aurrerago Argalari-Agirre eta Santa Luziaren arteko
bidegurutzera ailegatu ginen. Bertan errepidea utzi eta mendian sartu ginen irtera daukan hesi batetik, mendebalderantz.
Berehala hegoalderantz zuzentzen
den bidezidor batetik igo genuen , baina
metro batzuk aurrerago bidea norabideaz aldatzen da, mendebalderantz, Goronillo
mendiaren gailurraren ondoan pasatuz, pinudian sartu arte. Orain, bidea
aldapatsu bihurtzen da errepidera ateratzeko berriro. 100 metroen zehar
hegoalderantz jo genuen bihurgun itxi batera heldu arte. Uzten genuen errepidea
berriro pinudian sartzeko, lehenik mendebalderantz eta gero
hegomendebalderantz, bidezidor nabari batetik (ez joan alanbre-hesiaren ondoan
baizik eta pinudian sartu). Bidezidorra, hegoaldeko norabidea galdu gabe,
mendebalderantz, gero ta gehiago, zuzentzen doa. Bihurgune batzuk egiten dituen
pista batek pinudia zeharkatzen du.
Igo ahala zenbaitetan aukitu genuen pista.
Ematen du pistak zatietan pinudia banatzen
duela. Azken zatian atera ginen eremu piko batera. Behin gainduta,
antenekin instalazio batera igo ginen. Aldapan mendizale baten oroigarria
ikusi ahal da. Buzoira eta monolitora ailegatzeko bakarrik falta zitzaigu 200 metro
ibiltzea, gailurraren laudata belartsuan zehar. Horiek horrela, Barakaldo Mendi
Taldeak, nire klub, bere berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko buzoi eta
monolito kokatu zuen 1979an. Hau da, taldea 1929an sortu zen, !alajaina!.
Gailurratik, hegoalderantz begira, ikus ahal izan genituen Pagasarri, Ganekogorta, Galarraga, Apuko, Eretza, Ganeran, Gazteran et abar.
Joan eta etorria bi ordutan egin genuen, gutxi gora behera.
Joan eta etorria bi ordutan egin genuen, gutxi gora behera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario