Juanjo Garbizuk mendizaletasunari
buruzko liburu bat argitaratu du. MONTERAPIA Diéresis argitaletxe eskutik. Liburua beste edozein gauza baino
gehiago atsegina egin zait.
Hamar ataletan mendizaletasunaz duen
ikuskera berezia kontatzen digu. Bere eskarmentuen bidez eta besteenen bidez aleatzen
ditu bere ikuspuntuak, ezdabaidagarriak, nola ez, baina oso iradokitzaileak.
Mendian ezer uko egin gabe, kirol honen aurpegi bare eta zuhurra aldarrikatzen
du, izadiarekin elkartzea, norberarekin, lagunarekin, ahaleginarekin.
Mendi guztiak gure bizimodu urbanoak
sortzen dizkigun estrés, akidura eta estutasunatik ihes egiteko aukera
paregabeak dira Juanjorentzat. Gure bizimoduak, hainbestetan lehiakorra eta
frustratzailea, ez digu esparrurik uzten begiratzeko, asetasunarako.
Juanjo berak zer kontatu nahi
duen zehazten du:
"Liburu honek ez du mendizaletasunaz, kirol bezala, hitz egiten, are
gutxiago bere aurpegi lehiakorraz, ezta enpresen mundura zuzenduta dago ere. Bere
asmoa oso desberdina da: Edonor pertsona, edozein sexu, heziketa edo maila soziala
izanda ere, oraindik egin ezean, mendiko ibilbide edo txano batek eskaintzen dizkion
denetariko onurak gozatzen has dadila lortzea.
Harengatik liburua zortzimilez ez da, ezta lorpen handiez ere. Lorpen
pertsonal txikiez beteta dago, hori bai: mendiak, edozein mendi, hurbilena eta
eskuragarriena barne, zure bizi-kalitatea obetzeko eta zuri laguntzeko duen
gaitasunaz hitz egiten du. Jolas-parke baten
errusiar mendia baino zapaldu ez duzun pertsona bat izan arren."
Baina Junajok ez dio uko egiten
teknologiari eta are gutxiago internet-ari. Horixegatik atal bakoitzak tabletetarako
edo smarphon mugikorretarako QR kode bat Dakar. QR kodeak irakurtzen dituen
programa batez atalarekin zerikusirik duen bideo bat ikusi ahalko duzu. Gailu
hauek izan ezean kode bakoitzaren azpian zure ordenagailuaz bideoetara eramango
zaituen web helbide bat aurkituko duzu.
Azkenik, Juanjok bere ibilbedeetan egindako
bideoak ikus ditzakegu web helbide honetan: