Autoa utzi genuen Korresko
aparkalekuan (680 m). Ibilbidea hasten da Parketxearen ondoan. Lehengo zatia “El
Agin” bidetik doa. Iparralderantz metro batzuk igotzen ditu, eta berehala
ekialderantz doa, pista baztertuz, eta sartuz, bidezidor batetik, harizti
batean.
Aurrerago zuhaitzak desagertzen dira eta ezpelez eta ipuruez betetako
eremua agertzen da. Bideak igotzen jarraitzen du Avellanedo lepora ailegatu
arte (940 m). Hemendik Soilaren kordala ondo ikusten da. Gailurreria guztia
ibili genuen, baina tontorrera heldu baino lehen Ojo de Soila-ren ondotik
pasatu ginen. Soila (989 m).
Itzuli ginen lepora eta
hegoaldeko isurialdea jaitsi ginen. Hasieran bidea doa malda malkarratik, ba
daude soka batzuk zati batean laguntzeko. Nahiz eta bidea deseroso izan, ez
dago galtzerik. Pizkanaka ibilbidea leuntzen da eta zuhaitzek paisaia
menderatzen dute. Pago handi baten ondoan pasatu ginen eta aurrerago izugarrizko
tejo baten ondoan, deklaratutako zuhaitz berezia. Jaisten jarraitu ginen,
pagadi batetik, Antiñana bidea aurkitu arte non eskuinera biratu ginen (HM).
Gero, eskerrera desbideratze bat aurkitu genuen, Bujanda bidea, Korres ibairi
jarraitzen diona. Bujanda bidetik Aranbaltza urtegira heldu ginen.
Hormaren gainetik urtegia
zeharkatu genuen eta gure eskuineko bidezidor bat hartu genuen. Berehala
harrieta batetik igotzen hasi ginen, harri piloek bidea seinalatzen dute.
Norabidea galdu gabe, bidea amildegiaren ondoan doa, bitartean Soilaren
izugarri ikuspegiak ikus ditzakegu. Gorago, bideari jarraituz, mendebalderantz
Joan gine, eta metro batzuetara, ezkerrera atera ginen Villanueva lepora (843
m) ailegatzeko, basoan sartuta. Pagadi hostotsu batetik igoz La Casilla lepora
(960 m) heldu ginen, La Muelaren El Santoren artekoa. Zuzendu ginen
hegomendebalderantz azken malda igotzeko eta La Muelako tontorrera iristeko
(1048 m). Gailurretik San Roman de Campezo eta sierra de Cantabria ikus
genezaken.
Itzuli ginen bide beretik
Villanueva leporaino, baina hemendik aurrera, iparalderantz jo genuen Korres
arte, argi dagoen bidezidor batetik.
DISTANTZIA: 14,26 KM
DESNIBEL: 826 M