jueves, 21 de julio de 2016

PEÑA REMOÑA ETA CIFUENTESKO MENDIAK ( Ekialdeko sektorea).



CASTELLANO

Hasi baino lehen esan nahi dut GPSrako track Peña Remoñara ez da heltzen. Mendebaldeko  La Torre de Alcacerotik Peña Remoñera joan ginenean motxila utzi genuen erosoago ibiltzeko eta GPS ahaztu zitzaidan. Baian ez dago arazorik , bidea oso nabaria delako.

Autoa Fuente De-ko aparkalekuan utzi genuen (1100 m) eta De Los Tornos edo Del Embudo kanelera zuzendu ginen Liordes-ko lepora ailegatzeko (1900 m), Vega de Liordes-en sarreran.


Metro batzuk aurrerago meatze-instalazio zaharreko hondarretara heldu ginen. Hegoalderantz Peña Remoñaren eta Torre de Alcaceroren hormak daude eta iparalderantz La Padiornarenak. Meatze hondarretatik Peña Remoñaren maldetan sartu ginen (HM), harri piloei jarraituz kareharrizko haitzean zehar, belarrezko diagonalera heldu arte. Diagonalak ekialdeko Torre de Alcaceroren eta Peña Remoñaren oinetara eraman gintuen. Lehen, ekialdeko Torre de Alcacero igo genuen (2247 m) eta gero kordalari jarraitu genion ( E ) bretxa batera ailegatzeko. Bertatik, bere eskuinetatik, tximinia txikia igo genuen eta heldu ginen Peña Remoñaren gandorrera eta tontorrera (2245 m).



Itzuli ginen leku beretik, eta ekialdeko La Torre de Alcacero-tik Cifuentes-ko mendiak ibiltzen jarraitu genuen mendebaldeko norabidearekin. Lehen igo genituen dorretxo batzuk (I+) aurkitu genituen. Aurrerago, buzoia eta gurutz bat goian zeuzkan tontorrera heldu ginen, mendebaldeko Torre de Alcacero (2229 m).


Norabidea (M) eta gandorra galdu gabe hurrengo tontorrera iritsi ginen, ekialdeko Peña Regaliz (2221 m). Gandorrari jarraituz, noizbehinka eskuak erabiliz, jaitsi ginen zelai txiki batera. Liordesko aldean, zelaia etxandako ilargi-erdi itxurarekin tontor batek itxita dago, Erdiko Peña Regaliz (2196 m). Iparraldeko aldetik igo genuen eta hegoalderantz zeharkatu genuen Vega de Liordes-era jaisten den mendilepo txiki batera ailegatu arte. Guk gandorretik jarraitu genuen IIº-ko ekinaldia gaindituz mendebaldeko Peña Regaliz (2205 m) lortzeko. Ekinaldi arriskugarria hormatxo bat da non heldulekuak bilatu behar diren. 


Metro batzuk gandorratik jarraitu genituen eta beste mendilepotxo batera heldu ginen, bertatik Vega de Liordes-era jaistsi daiteke ere. Jarraitzen saiatu ginen baina gandorra estutu zen gehiegi, orduan, mendilepotxotik Peña regaliz-ko azken hormak albotik igaro genituen (M). Berehala Peña Regaliz eta Tiro Pedabejo banantzen dituen mendilepora heldu ginen.


Tiro Pedabejo igo genuen (M) (2189 m), igoera erosoaz, eta itzuli ginen berriro lepora. Bideari eta harri piloei jarrituz metro batzuk jaitsi ginen Vega de Liordeserantz (I), gero ezkerrera biratu ginen eta Kanal de Pedabejo-ko mendilepora heldu ginen (2020 m). Baina nik adierazi nahi dut harri piloek eraman gintuztela pasabide sail batera eta destrepatu behar izan genuen, mendipora heldu baino lehen hain zuzen ere. Gero Pedabejo-ko kanala jaitsi ginen (H) Peñas de Cifuentes-ko hegoaldeko arpegiaren izugarrizko hormak ikusten. “Majada de Pedabejo”-tik pasatu ginen eta hantxe iturri bikainean edan ahal genuen. Aurrerago lotu ginen pista batekin. Pistatik, lehen ekialderantz eta gero iparralderantz, Fuente De-ra iritsi ginen.




DATUAK
DISTANTZIA: 14,88 KM
DESNIBEL: 1341 M


No hay comentarios:

Publicar un comentario