El Cable-tik atera ginen Vueltona-rantz (IM). Jarraitu genuen
(lehen H eta gero M) Fuente Escondidaren mendileporantz (2060 m), Torre de
Altaiz-en azpian. Pista utzi genuen eta bide batetik (M) eta harri piloei
jarraituz Hoyo Sin Tierra-n sartu ginen. Bidea Pico San Carlos-en eta La Torre del
Hoyo Oscuro-ren azpitik pasatzen da. La Torre del Hoyo Oscuro-ren eta Madejuno-ren
artean dagoen Tiro Casares-era heldu ginen (2340 m). Madejunoren ekialdeko ertzatik
metro batzuk trepatu genituen mendiaren ekialdeko aurpegira pasatzeko. Bertan diedro-kanal
bat (II-III) igo genuen llambria batzuetaraino eta berehala tontorrera (2513 m).
Metro batzuk gandorratik jarraitu genuen bretxa bateraino.
Guk bretxa rapelatu genuen baina destrepatu daiteke. Ondoren lautadatxo batean
amaitzen den oso tarte zorrotza ibili ginen eta rapel berri bat jaitsi behar
izan genuen, 20 metrokoa baina bigarren erdia airean.
Gandorraren beste tarte bat ibili ginen eta gerdarme horira
iritsi ginen. Gerdarmeak bi arrakalak ditu. Eskuinakoa igo behar da (III+ edo –IV).
Goiko erdian arrakala iltze batek babestuta dago. Segituan gendarmea rapelatu
genuen eta “vira” batera atera ginen.
Gainontzeko gendarmeak hegoaldetik trepatu ahal dira edo
ekiditu ahal dira eta jarraitu daiteke Tiro Llago-rantz. Tontor honetara
heltzeko, ertzatik jarraituz, kanal hori batetik igo ginen (III-) eta gero horma txiki bat trepatu genuen (III) ekialdeko
gailurrera atera arte. Gandorratik mendi honen bi gailurrak bereizten dituen
bretxara heldu ginen. Hamar metroko beste
rapel bat egin genuen eta gandor osoa amaitzeko ertzaren ezkerretik (III) gailur
nagusira igo ginen (2567 m).
Mendebaldeko ertzatik metro batzuk jaitsi genituen bi rapel
jarraitu aurkitzeko, 20 eta 15 metrokoak. Jaitsi ginen bretxa batera baina
hegoaldetik beste bigarren bretxa batera
pasatu ginen harri piloei jarraituz. Hemendik Hoyos Sengros-en isurialdera
jaitsi ginen. Jaitsiera harri piloez markatuta dago eta zuzendu gintuen (lehen
I eta gero IE) Cabaña verónica-ra arte.