Saldropoko jolas-zonan autoa utzi genuen (620 m). Atxuriko
hormetara zuzendu ginen. Lehen pista batetik (H) ibili ginen. Gero, izeien eta altzifreen artean, Atxuriko
hormetara zuzentzen diren maldak igo genituen bidesidor batetik. Behin hormaren
azpian, bidea harresiari erantsita doa, harrian lantze bezala. Hemendik Peña
Lekandako ikuspegia ikusgarria da. Bat-batean bidea ezkerrera doa eta horma
trepatzen du Atxuriko mendatean ateratzeko (940 m).
Kareazko lautadatxo batean gaude. Mendebalderantz Aldamin,
oso irtena, ikusten da eta bere atzean Gorbeia.
Altaminaspeko bordetara zuzendu ginen (M). Segituan (H)
Aldaminen azpiko belarrezko aldapa luzea igo genuen. Artzainarentzako monumentutik
hurbil pasatu ginen (1050 m) eta igotzen jarraitu genuen Dulauen eta Miruen
Haitzaren arteko pasabideraino (1160 m). Bideak mendebalderantz biratzen du Aldaminazpeko lepora heltzeko, Gorbeiaren
eta Aldamingo hegoaldeko aurpegiaren azpian (1320 m). Benetan Aldamin inguratu
genuen bere ezkerreko aldeagatik, iparraldetik ikusita. Gurutzera ailegatzeko (1481 m), jada belarrezko malda luzea igo behar genuen
soilik.
Itzuli ginen ibilbide zirkularra eginez. Jaitsi
ginen Aldaminazperantz berriro (I) eta hemendik joan ginen Egiriñaora (IM). Gatzarrietak
pasabidetik jarraitu genuen Arrabako landaraino.
Gatzarrieta pasatu bezain
pronto bidezidor bat jaisten da (E) Arrabatik Iondegortaraino eta Mendizabaleko
urtegiraino. Bidea oso txarra da, ematen du abereen bidesidor bat.. Zuhaitzik
gabeko malda batera ailegatzean bidezidorra desagertzen da iratzeen artean. Malda
Jaitsi genuen (IE), arazorik gabe. Lehen urtegiaren kanalizazioak aurkitu
genituen eta gero Mendizabaleko utegira heldu ginen. Iondegorta gaude. Hemendik,
orokorrean ekialderantz doazen pistaetatik, Saldropora iritsi ginen.
Nire
iritzian, Arrabatik Saldroporako bidea GPS-ari jarraituz ibili behar da.
Lehenengo zatian, Urtegirainokoan, bidezidorra ez da argia, eta bigarren zatian,
Saldroporainokoan, pistek nahaspila bat eratzen dute non galtzea oso erreza
den.
DATUAK
DISTANTZIA: 18,66KM
DESNIVEL: 1129 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario