La Piedra de San Martinean (1760 m) ibilbidea hasi genuen.
Zuzendu ginen EHE Arlas-erantz. Coll d´Arlas-era ailegatzerakoan kranpoiak
jantzi genituen Arlas-eko hego-ekialdeko aldapatsu maldak zeharkatzeko, elur
izoztuta zegoelako. Arlas pasatu eta gero Col d´Pescamou-ra iritzi ginen (1920
m).
HE norabidearekin jarraitu genuen Nafarroako birari (GR
264-ri) jarraituz eta Col d´Boticotch-era heldu ginen (1940 m). Murlong edo
Latras mendiaren azpian izan ginenean “Nafarroako Bira” ezkerrera, ekialderantz
joan zen. Guk hego-ekialderantz zuzendu ginen Anie-ren karstera sartzeko.
Otsailean karsta ordoki elurtu bat da, erreza ibiltzeko. Kanoi bereizgarri
batera heldu ginen nondik Anie-ko iparraldeko aurpegiaren ikuspegi izugarria
ikus daitekeen. Norabidea galdu gabe, jarraitu genuen hegoaldeko aurpegiaren oinarrira ailegatu arte.
Asken
aldapa geratzen zitzaigun soilik. 200 metroko desnibela da eta zatirik
altuenetan inklinaziaren %30 egon daiteke. Oraingo honetan, goiko aldean elurra
izoztuta zegoen. Honek kontu handiz jaistera behartu gintuen. Anie/Auñamendi
(2504 m).
Itzuli ginen bide beretik, baina Coll d´Boticotch-era heldu
ginenean Pescamou-erantz eta Arlas-ko goiko maldetarantz zuzendu beharrean
hegoalderantz pixka bat gehiago joan ginen beheko maldak zeharkatzeko eta
abiapuntuko lekura ersotasun gehiagoarekin irizteko.
DISTANTZIA: 12.84 KM
DESNIBEL: 910 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario