Arrazolako aparkalekuan autoa utzi
genuen. Hegoalderantz doan errepidetik ibiltzen hasi ginen, baina 600 metrotara
ezkerrera biratu ginen errepidetik ateraz. “Atxekoa” baserritik pasatzen den
pista bat hartu genuen.
Baserritik 500 metrotara ezkerreko desbideratzea
agertzen da. Bertan Frailiaren maldak igotzen dituen bidezidor bat hasten da,
harri pilo batek seinalatuta. Bidea ez da nabaria, eta hezetasunak lokatzaz
betetzen du.
Bidezidorrari jarraitu
genion “Anbotoko sakona” deritzon kanalaren oinarrira heldu arte (700m).
Kanalaren ezkerrera Iparraldeko ertzea edo Frailiaren ertzea daukagu. Kanalaren 500 metroko desnibela
igotzeko hegoalderantz jo genuen,
gogorra, baina arazorik gabekoa irristatzen duten harriak izan ezik. Iparraldeko
ertzearen goiko aldera heldu ginen (1200 m) tokian arriskurik ez dagoen, baina
bai irristatzea. Metro gutxietara tontorrera iritsi ginen (1331 m). Gure
inguruan Durangoko mendiak, Udalaitz, Gorbea eta abar… .
Zabalandi lepotik itzuli ginen.
Gailurraren gandorra ibili ginen (E) jaisteko tokia aurkitu arte, gero
Anbotoren hegoaldeko harrizko aurpegia
jaitsi ginen, harri piloei eta G.R.-ko marka gorriei eta zuriei jarraituz
lepora arte (894 m). Lepo berean bidezidor bat bilatu genuen, lehen iparekialderantz
eta gero iparralderantz zuzentzen dena. Bideak Anboto iguratzen du. Ez dago
galtzerik oso nabaria delako. Referentzia bezala, hasieran, bidearen erdian,
pago batzuk erorita daude.
Aurrerago, ekialdera begiratzen duten Anbotoren
hormen azpitik pasatzen da eta zuzenean Arrazolara jaisten da harriez eta sasiez
beteta dagoen ibilbide batetik, deserosoa. Nahiz eta zati honetan bidea oso nabaria ez
den, noizbehinka P.R.-ko marka zuriak eta horiak agertzen dira.
DISTANTZIA: 8,36 KM
No hay comentarios:
Publicar un comentario