Ibilbide honen lehenengo zatia, Espiguete-ko ekialdeko
ertza, Txokomendiko beste post batean describatuta dago. Hemen dago esteka (Espiguete por la arista este y descenso por la cara norte).
Post berri honek bakarrik describatzen du hegoaldeko
aurpegia jaitsi eta hegoaldeko maldak abiapuntura iritsi arte inguratu zituen
jaitsiera.
Gailurratik (2440 m)
metro batzuk itzuli genituen (E) ertzatik jaisteko bidea aurkitu arte.
Hegoaldeko aurpegia jaitsi ginen harrieta aldapatsu batetik bidezidorra
jarraituz.
Gutxiago makurtuta leku batera, Valdelaseñor deritzona, heldu ginen. Bertan
lehen belarrak eta sastrakak agertzen dira, baita ekialderako zuzentzen den
bidea ere. Bide honi jarraitu genion.
1700 metroko kotara iritsi ginenean, gure
eskuinera Peña Valdopila zegoen, iparralderantz jo genuen mendia iguratuz. Zati
honetan ez dago biderik, abere-oinatzak soilik. Gure kabuz biderik errezena
egin genuen.
Harrieta batetik Cardaño de Arriba-rako errepidearen paralelo doan
bide batera jaitsi ginen. Berehala Parking-ean geunden.
DATUAK
DISTANTZIA: 9,8 KM
DESNIBEL: 1.206 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario