Alto Candina-ko aparkalekuan
autoa utzi genuen N-634 errepidean, A8-ren Liendorako irteeran.
Aparkalekuan zutoi batek “Monte
Salpico”-rako bidea adierazten du (hasieran IM eta gero I). Igotzen jarraitu genuen
“La Llanada de Tueros-ko gurutzera heldu arte. Aurrean “Hoya Negra” geneukan.
Mendebaldetik eta iparmendebaldetik Peña
Candinak eta Monte Salpicok inguratzen duten dolima handi bat da. Hoya-ren
iparraldeko hormak bi begi dauzka, arcos de Llanegro izenez ezagutzen direnak.
Bertatik paisaia bikaina ikusi ahal
genuen.
Bidegurutzetik, lur karstikotik,
mendebalderantz joan ginen. Bidea oso deserosoa da Peña Candina-ren
tontorrera alegatu arte (480 m). Gero, iparralderantz jo genuen Monte Salpico
igotzeko (478 m). Kontu handiz, harriengatik, hego-ekialderantz jaitsi ginen
harri piloak jarraituz. Arcos de Llanegro-ra heldu ginen nondik “Sonabiako
balia” ikus genezaken. Pixka bat aurrerago bidegurutzera itzuli ginen eta
bertatik aparkalekura berriro bide beretik.
Zonaren toponimoak ez dira argiak. Bi tontorretako buzoietan “Monte Salpico” idatzita dago. Ematen du “Candina” zonaren izena da. Azkenik, kontuan izan behar da kars batean gaudela, eta, beraz, lursaila deserosoa dela. Baina Kantabriako kostaren ikuspegiak, batez ere Laredo, Liendo eta Sonabiarenak, izugarriak dira.
DISTANTZIA: 6,71 KM
DESNIBEL: 490 M