jueves, 11 de abril de 2019

PEÑA CANDINA ETA SALPICO





Alto Candina-ko aparkalekuan autoa utzi genuen N-634 errepidean, A8-ren Liendorako irteeran. Aparkalekuan  zutoi batek “Monte Salpico”-rako bidea adierazten du (hasieran IM eta gero I). Igotzen jarraitu genuen “La Llanada de Tueros-ko gurutzera heldu arte. Aurrean “Hoya Negra” geneukan. Mendebaldetik eta iparmendebaldetik  Peña Candinak eta Monte Salpicok inguratzen duten dolima handi bat da. Hoya-ren iparraldeko hormak bi begi dauzka, arcos de Llanegro izenez ezagutzen direnak. Bertatik paisaia bikaina  ikusi ahal genuen.
Bidegurutzetik, lur karstikotik, mendebalderantz joan ginen. Bidea oso deserosoa da Peña Candina-ren tontorrera alegatu arte (480 m). Gero, iparralderantz jo genuen Monte Salpico igotzeko (478 m). Kontu handiz, harriengatik, hego-ekialderantz jaitsi ginen harri piloak jarraituz. Arcos de Llanegro-ra heldu ginen nondik “Sonabiako balia” ikus genezaken. Pixka bat aurrerago bidegurutzera itzuli ginen eta bertatik aparkalekura berriro bide beretik.

Zonaren toponimoak ez dira argiak. Bi tontorretako buzoietan “Monte Salpico” idatzita dago. Ematen du “Candina” zonaren izena da. Azkenik, kontuan izan behar da kars batean gaudela, eta, beraz, lursaila deserosoa dela. Baina Kantabriako kostaren ikuspegiak, batez ere Laredo, Liendo eta Sonabiarenak, izugarriak dira.

DATUAK
DISTANTZIA: 6,71 KM
DESNIBEL: 490 M


No hay comentarios:

Publicar un comentario