Lunadako mendatetik (1320 m) zuzendu ginen ipar-mendebalderantz Pico El Veinte-ra heldu arte (1550m), Pico Las Motas-en mendebaldeko maldak zeharkatuz. Gure ezkerrera Pico La Miel eta Castro Valnera altzatzen dira. Ibilbideak kordalatik jarraitzen du (I), Concordia lepora jaisten da eta handik gutxira Pico Pizarras (1478 m) igotzen du.
Kordala utzi gabe jaisten hasi ginen (I eta gero E) eta Pico
Carrio igo beharrean mendebalderantz jaitsi ginen Sel de Cuende izenarekin
ezagunak diren etxolak aurkitu arte. Bideak La Sierra de la Vaga-ren azpitik
doa. Hego-ekialderako norabidearekin aurrean geneukan depresiora iritsi ginen, La
Gandarilla izenekora (1180 m). Hemen galdu ginen eta itzuliren bat eman genuen marra
zuri eta horiez markatutako P.R. bat hartu arte.
Ibilbideak hegoalderantz jotzen du. Lehen Llusias mendia
igotzen du (1135 m) eta gero El Valle-ra jaisten da (1060 m). Aurrerago
ekialderantz doa eta pagadi batean sartzen da Pico Las Motas-en iparraldeko
aurpegiaren itzulpean. Bertan bideak “Hondojon P.R.”-ekin bat egiten du eta
zigzag handi bat eginez putzu baten ondoko etxola batera heltzen da Pico Los Campanarios-en
azpian.
Puntu honetan mendebalderantz jo genuen, Pico Las
Motas-erantz. Bidexka batek
eta harri piloek bidea markatzen dute. Las Motas-en gainean radarreko
estazio militar bat dago. Guk errepide militarrera iritsi ginen baina tontorra
ez genuen pisatu baimena ez geneukalako. Lunadako errepidera (BU-572) ailegatu
baino lehen errepide militarra utzi genuen eta mendian zehar (M) abiapuntura
iritsi ginen.
DISTANTZIA: 17,35
DESNIBEL: 997 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario