11.1-tik jarraitu genuen. Bisaltico kampineko atzealdetik
atera ginen (IE) (980 m) eta Baladín iturrira itzuli ginen. Bertan
GR11.1-arekin lotu ginen berriro. Basoa ibili genuen aldapan gora Gabardito
aterpera heldu arte (1360 m).
Pista batetik ekialderantz joan ginen Punta Petralta-ko eta
Punta de la Cuca-ko iparraldeko maldak zeharkatuz. Bidegurutze batera heldu
ginen (1540 m), baina eskuineko bidea hartu genuen, Plan de Dios te Salve-ra
zuzentzen dena (HE), Aguerri sakanaren hondoan doana utziz.
Plan de Dios te Salve zeharkatu genuen (HE) eta De Lo
Foraton mendi lepora igo ginen (2020 m). Hemedik Bisaurin tontorra geneukan hurbil, baina aurreko egunean
ibilbide gogorra ibili genuen eta atsedenaldi bat hartzea erabaki genuen.
Orduan jaisten hasi ginen (HE) Lizara aterperantz (1540 m).
Garbarditotik Lizarara, bidearen ezkerrera, Lenito, Pico
Aguerri, Puntal de Secus, Bisaurin, Alto de Fecas, Bernera eta la Llena de la
Garganta mendiak ikus daitezke.
Guztira 12 km ibili genituen eta desnibel positiviko 1050 m igo
genituen. Beharbada etapa motzenetako bat izango da.