Berriro Alto Campoon. Joan den
egunean bezala, Braña Viejako zirku osoa osatzeko asmoz, eta, joan den egunean
bezala, haize bortitz eta zakarrak galarazi zigun. Etsipena da hitza, nahiz eta
bi gailur txiki, Boveda eta Cornon, igo genituen eta ongi pasatu.
Eski pistaetako parking-etik
(1640 m) igo genituen (IMI) gure aurrean zeuden maldak, Boveda gailurrera
eramaten dutenak. Tarteko 400 metro dira, elurraz igotzeko, oinatza egiten,
nahiko lan daukatenak. Dagoeneko behetik igo genuen haizez, baina goiko aldean
hain haize bortitza egiten zuen non gelditzera eta babesa bilatzera behartu
gintuen.
Bovedatik zuzendu ginen El Cornon-era (2125m) (M) bereizten dituen
mendilepotik. Mendilepoan izotza aurkitu genuen eta azken aldapan maizago
agertu zen horregatik cranpoiak jarri ginen. Bakarrik esan gailur honetan
haizeak lurrera bota gintuela. Jaitsi ginen (HE) Calgosa eraikinerantz eta
parking-erantz alpina eta neguko estanpa eskaini zuen malda erabat elurtu
batetik zeharkatzen. Ibilbide osoa amaitzeko bi ordu eta 50 m behar izan
genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario