Neguan ez dugu mendi egiteko
aukerarik izan, baina udaberriak lehenengo ibilbide bikaina oparitu digu.
Lescun-etik igo genuen Le Dec de Lhurs eta hurrengo egunean, Cabane Claveranne
artzain-aterpean lo egin eta gero, igo genituen Hiru Erregeen Mahia eta La
Tabla. Pirinioak elurrez beteta zeuden, eguraldia ezin hobea goi-mendi egiteko,
eta gu mendi igotzeko gogoz hiru hilabete ezer egin gabe eta gero.
Le Dec de Lhurs Anapiatik.
Anapiatik (1000 m) Lhurs lakura zuzentzen den pista hartu genuen,
seinal-tantaiak jarraituz. Gaingiroki bideak Bilareren hegoaldeko hegalak
zeharkkatzen du lakuara heldu arte. Ibiltzen hasi ginenean jo genuen ipar
mendebalderantz, berehala norabideaz aldatu ginen hegoekialderantz kurba itxia
marraztuz. Gero mendebalderako norabidea jaso genuen laku eta bordeetara arte.
Ibilbidean Bresme eta larrangus basoa zeharkatu genuen, bertatik Le Pic
Lariste-tik Le Pic Poure de Lamari-ra doan kordala ikus genezaken, eta Le Dec
de Lhurs-ek bere ekialdeko aurpegia erakutsi digu, argazki hoberena
merezitakoa. Aurrerago, Landrosque deritzoten pasabide piko eta estu batera heldu
ginen, Billare eta Le Dec de Lhurs-en artean kokatuta. Gora igo ahala inguruko
mendirik altuenak agertzen zihoazen, Hiru Erregeen Mahia eta Pene Blanque.
Pasabidea behin gaindituta, minutu gutxien buruan, lakura eta Lhurs-ko
bordeetara ailegatu ginen (1700m).
Bordeetako bat elurren azpian zegoen eta bestea, Cabane Claveranne, hamar
pertson lo egiteko moldatuta zegoena, sarrera irekita jasotzen zuen. Geldialdi
txiki bat egin genuen, motxilaetatik lo egiteko sakua, zerria eta astebururako
janaria ateratzeko.
Ibiltzen jarraitu genuen Le Dec de Lhurs-en gailurrera igotzeko. Le Dec
mendilepoan amaitzen den malda zabala igo
genuen, hegoalderantz. Gero ekialderantz jo genuen gailurrera gidatzen gintuen
harrizko gandorra gainditzeko. Le Dec de Lhurs 2175 m. Tontorratik,
hegoaldera begira, Collarada, Axpe, Castillo de Acher, Bisaurin, Peña Forca eta
Lenito ikus genitzaken, eta mendebaldera begira Acherito, Petrechema, Tabla, Mesa de los Tres
Reyes eta Pene Blanque.
No hay comentarios:
Publicar un comentario