Altos de Ason-eko
natura-parkearen apakalekuan autoa utzi genuen (680 m). Bertatik ateratzen den
pista batetik (MIM) ibiltzen hasi ginen. Metro gutxietara, korta baten ondoan,
ezkerratik bide bat ateratzen da eta txilardien artean igotzen da (M). Bidea P.R.-ren
marra horiez eta zuriez ondo markaturik dago “La senda de Hondojon”. Zati
honetan, gure eskuinera, “La Porra de Mortillano” Asón-eko harana menderatuz.
Pagadi politean sartu ginen eta pixka bat aurrerago borda batzuetara heldu ginen (1000 m). Orain
hegoalderantz zuzendu ginen, tokian Peña Lusa eta Los Porrones ikusi ahal
genituen.
Borden hormaren ondoan jarraitu
genuen (HM) ateratzeko pista batera. kilometro bat baino gehiago ibili genuen
(HM) eta gero ezkerrtik beste bide bat hartu genuen. Marra horiez eta zuriez
markatutako zutoinei jarraitu genion. Lehen txilardien alde batetik doa baina
gero pagadi batean sartzen da eta “Escaleruca” mendilepora heltzen da (1300 m).
Igoeran gure eskuinera “Las Motas” y “Los Campanarios” altxatzen dira, “Altos
de Ason”-eko mendi bereizgarriak izanez.
La Escaleruca mendilepoak bereizten du
“Las Motas”-eko blokea eta “Peña Lusa”-ko blokea eta Lunada-ko haranara
pasatzeko pasabide naturala da. Bertatik “Cubada Grande”, “Castro Valnera” eta
“Pico La Miel” ikus daitezke. Peña Lusa-ko blokea hiru kareharrizko goratzek
eratuta dago bananduta artean ba mendixka banatatik. Lehenengo goratzeak,
Becerril, Escaleruca mendi-lepoa ixten du mendebaldetik. Hura eta bere ahizpa,
Bustarejo, “Los Porrones” bezalako ezagutzen dira. Hirugarren goratzea Peña
Lusa bera da.
“La Escaleruca”-tik “Los Porrones” inguratu genituen hegoaldeko
aurpegitik Peña Lusaren azpian kokatzeko eta azken metroak igotzeko
gailurreraino (1575 m).
Peña Lusaren iparraldeko
aurpegitik jaitsi ginen gailurretik ateratzen den bide bati jarraituz, (I) igotzeko
bidea aurkitu arte.
DISTANTZIA: 15,54 KM
DESNIBEL: 872 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario