Fuente De-ko goiko geltokian
ibilbidea hasi genuen (1850 m). Horcadina de Covarrobres-ra (1890 m) zuzendu
ginen, lehenengo IM eta gero IE, geltokian ateratzen den pistatitik.
Horcadina-tik Txalet Errealera (1750 m) jaitsi ginen (IE). Peña Olvidada-ren
ekialdeko aurpegiaren eta Frantziarren espoloiaren azpitik pasatu ginen. Txaletera heltzerakoan pista utzi genuen
ezkerretik eta Canal del Vidrio-ra doan bide bat (I) hartu genuen, Peña
Vieja-ren ekialdeko aurpegitik pasatuz.
Gure eskuinera Las Manforas
meategiak daude. Bidea oso argia da. Berehala Canal del Vidrio-ren sarreran
harri batean gorriz idatzitako seinalea aurkitu genuen. Lehenengo zatia oso
alpatsua da eta harrobietatik eratuta, oso deserosoa. Ahuntz-etxola batera iritsi
ginen. Pixka bat aurrerago canalatik atera ginen amildegiari apur bat
erakutsitako bide batetik. Canalaren lehenengo
zati honetan bide-itxurak eta margotutako markak badaude.
Bigarren zatia belarrezko alde
batean hasten da. Bidea igotzen da, lehen M eta gero HM, Peña Vieja-ren
iparraldeko aurpegiaren azpian kokatu arte. Bide osoan harri piloak daude,
gainera bidea oso nabaria da. Behin iparraldeko aurpegira heldu ginen, Canalona-tik
heltzen den bidera hurbildu ginen tontorrera ailgatzeko. Peña Vieja (2617 m).
Canalona-ren
ibilbidetik Itzuli ginen (IE). Canal aldapatsutik jaitsi ginen (E) eta aurkitu
genuen Cabaña Veronica-tik teleferikoaren geltokira zuzentzen den bidea (HE).DATUAK
DISTANTZIA: 10,54 KM
No hay comentarios:
Publicar un comentario