La Cuadra-ko dorrean ibilbidea hasi genuen (60 m). P.R.BI
108 “Pagero” adierazten duen zutoi batek bidearen lehenengo zatia markatzen
digu. Errepidearen azpitik pasatu ginen eta ipar ekialdera metro batzuk
bideratu ginen.
Baina berehala bidea norabideaz aldatzen da (HE) eta pinudi
batean sartzen da, aldapa pikoa igoz, bidegurutze batera heldu arte (354 m).
Puntu honetan P.R. utzi genuen eta eskuinera jo genuen (HMH). 250 metrora
harri-pilo batek hartu genuen ezkerretarako sahiesbide bat adierazten du. Aguilatos eta Gallarragaren arteko mendi
lepo batera ailegatu ginen (652 m) eta orduan hegoekialderantz zuzendu ginen,
ezkerreko xendratik, Gallarragaren iparmendebaldeko ertzaren azpian iritsi arte.
Bideak mendia inguratzen du eskuinetik baina 400 metrora, gutxi gorabehera,
bidezidor batek zuzenki malda igotzen du
menditontorrera heltzeko.
Jaisteko gandorra jarraitu genuen (E) Pagero mendi lepora
jaisten den tximiniaren jaitsiera aurkitu arte. Gu pasatu ginenean ez zegoen
sokarik ezta katearik ere. Tximiniaren jaitsiera hasten den lekua ez dago
agerian, bilatu behar da.
Behin mendilepoan (800 m) Pagero mendira zuzendu ginen,
baina igoera hasi baino lehen altzifreen artean ezkerretik jaisten den pista
(IM) hartu genuen. Berriro P.R.-ko marrak zuri eta horiak aurkitu genituen
baina orain P.R. jarraitu genuen bidea amaitu arte. Ibilbidearen zati honetan altzifreak,
pinu gorriak, hurritzak eta gaztainaondoak ikus daitezke.
DATUAK
DISTANTZIA; 12,31 KM
DESNIBEL: 890 M
No hay comentarios:
Publicar un comentario