viernes, 28 de mayo de 2021

ISLARES-TIK PICO CERREDO

 


CASTELLANO

"Desguaces Islares" (60 m) autoen desegite baten ondoan abiatu ginen. Bertan aparkatu daiteke. Ekialderantz egin genuen errepidetik, eta berrehun bat metrora desbideratze bat aurkituko dugu eskuinetara (H), hesi bateraino igotzen dena. Hesia igaro eta pistatik (HM) jarraituko dugu, kostaldetik gora. Horrela iritsi ginen Hoyo Llanzomora, iparraldean Pico Islares eta hegoaldean Pico del Hoyo Llanzomo zituela. Eskuinetik, Sonabia eta balearen gaineko muino oso panoramiko batera (341 m) hurbilduko gara.

Metro batzuk atzera egin eta hegoalderantz jo genuen, eta gero hegoekialdera, Mazoak Mendiaren azpitik pasatuz. Iratzez betetako ibarbide batean sartu eta La Gallina mendiaren azpitik aurrera egin genuen, Los Machos eta Parapastores mendien arteko lepora (575 m) iritsiz. Lepotik ikusten genuen gure helburua, Pico Cerredo. LapiAz batera iritzi ginen, eta han oso erraza da despistatzea. Gutxi gorabehera hego-ekialderantz doazen mugarriak eta bideak jarraitu behar dira. Orain ibilbidea (EIE) "Halconera" etxolaraino jaisten da eta pixka bat aurrerago, pistari jarraituz, beste etxola baten ondotik pasatu ginen.

Guk pistari  jarraitu genuen (E) eta pixkanaka garaiera hartzen ari ginen harik eta ezkerretik pista utzi eta belardi artean gora egin genuen arte. Handik metro batzuetara iparraldera norabidea aldatu genuen, eta gero ipar-mendebaldera, tontorra den harkaitzezko muinoaren azpian jartzeko. Margo markei jarraituz eta pixka bat igota, Cerredoko postontzira iritzi ginen (640 m).

Harkaitzetik behera egin genuen igotzeko bide beretik, baina harkaitzetik irten eta belardietara iristean, hegoalderantz jaisten den eta pista batekin (PR-S117) lotzen den bidezidor bat bilatu ginen. Pista, monumentu megalitiko baten ondotik pasatzen da, Ilso Grande menhirra, eta ekialderantz jaisten da. Baina 2 km-ra, ezkerretik utzi genuen (IM). Aurrerago bidebanatze bat agertzen da, guk ezkerreko adarra hartu eta Saltizones auzoraino eraman gintuen. Handik 3 km geratzen zitzaizkigun autobidearen paraleloan zegoen errepide (M) batetik ibilbidea osatu eta autora itzultzeko.

Ibilbide osoan, Kantauri Ekialdeko kostaldearen gaineko ikuspegiak ikusgarriak dira.




DATUAK
DISTANTZIA: 14,49 KM
DESNIBEL: 659 M


GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK


No hay comentarios:

Publicar un comentario