miércoles, 30 de octubre de 2024

CASTILLO DE ACHERT BIDE NORMALATIK (OZAKO OHIANAREN KANPINATIK)

 


CASTELLANO

Aurreko post-ean esan nuen bezala, asteburu bat izan zen Echoko haranean. Udazken ederrez inguratuta, aurreko egunean Acheritoko ibonera doan bidea ibili genuen Las Foyas sakanean barrena, eta Acheritoko amildegitik itzuli ginen. Iganderako utzi genuen plater nagusia, Castillo de Achert-rako igoera, eguraldia hobea zelako, euria egiteko arriskurik gabe eta zeru garbiarekin.

Ozako oihaneko kanpinaren aurrean aparkatu genuen (1140 m). Hegoalderantz abiatu ginen, errepidean metro batzuk eginez. Laster, zutoin adierazle batek markatu zigun bidea, "Ramiro el Monje" kanpamenduaren ondoan dagoen aisialdirako gune batean sartuz, tirolina bat duena. Basoan zehar eraman gintuen GPS track bati jarraitu genion, bihurgune handi bat eman eta (E) Espatako errekaren paraleloan igotzen hasten den bidezidor batetik. Bidea markatzen duten zutoin adierazleak daude. Berehala, aparkalekutik datorren pista batera irten ginen. Nahiz eta erosoagoa izan, luzeagoa ere bada, horixegatik kanpamenduaren bidea hartu genuen. Pista zeharkatu genuen eta basoan gora egiten duen bidezidorretik igo ginen (E) jarraitze. Pixkanaka, ibilbidea hego-ekialderantz doa, seinaleztatutako bidezidorretik, eta pixkanaka leundu egiten da. Horrela, Espatako amildegira iritsi ginen, eta erreka zeharkatu genuen.

Aurreko postean esan genuen basoa perretxikoz beteta zegoela. Deigarriak ziren Ilarraka (Clytocibe Nebularis) eta tripaki Argia (Hydnun Repandum) perretxikoak, bidearen alboetan aurkitu genituenak.


Bideak berriro gora egiten du indarrez, eta basoaren azken zatia nahiko gogorra da. Azkenik, zuhaitzak atzean utzi, eta zuhaitzik gabeko eremu batera irten ginen. Zoru gorrixka du, buztin zatiak eta hartxintxarraren antza duen eta irristakorra den harri bat nahasten dituena. Lurraren kolore gorriak atentzioa ematen du. Mendi honen hegal guztietatik agertzen da. Lutita izeneko harri sedimentarioak dira, permikoren garaikoak.


Bidezidorra belardi garaietatik igotzen da (HE), eta eskuinetara baso-txabola bat uzten du. Gu ez ginen txabolan gelditu eta Castillo de Achert-k eskaintzen duen harresi handirantz jarraitu genuen. Ez dago galerarik, bidea oso agerikoa baita. Lehenik hego-ekialderantz jotzen du, gero iparralderantz, eta laster ekialdeko norabidea hartzen du. Horrela, altuera irabazi, belarra desagertu eta harribitxiak hasten diren gunera iritsi ginen. Momentua forma kubikoa duen arroka handi batek markatzen du. Hor, bidexka sigi-saga handi bat marrazten hasten da (I). Igo ahala, inklinazioa handitu egiten da, eta sigi-sagaren trazua itxiagoa da; hori dela eta, esfortzu handiagoa egin behar da. Azken urratsek harkaitzetara heltzea eskatzen dute, baina zailtasunik gabe. Azkenik, zintzilik dagoen sinklinalera sartzeko pasabidera iritsi ginen*. Egitura geologiko berezia da. Goragune handiaren barrualdea, itsasontzi baten oskola balitz bezala, hustuta dago, eta aldeak, berriz, zerra-hortzen forman altxatzen dira. Kanpoaldetik ikusita, multzo osoak goragune gotortu baten forma du, eta hortik dator "Gaztelu" izena. Ekialdeko muturrean dago kotarik altuena. Bidexka oso argi bat harantz doa (E). "Achert gazteluaren" gailurra (2385 m).


Gailurretik begiratuta, ikuspegiak eszepzionalak dira: ekialderantz, Pirinioetako ardatz-katea hedatzen da, eta, han, lehenik, "Midi D 'Ossau" nabarmentzen da; ondoren, "Palas", "Arriel", "Balaitus", "Gran Facha", "Vignemale", eta, atzealdean, hiru "Sorores": "Cilindro de Marboré", "Perdido" eta "Añisclo" edo "Soum de Ramon"; hegoalderantz, "Bisaurin" eta "Agüerrí" nabarmentzen dira; mendebalderantz, "Peña Forca", "Lenito" eta "Rincón de Alano", eta iparralderantz, "Acherito", "Petrechema" eta Hiru Erregeen Mahaia.






Bide beretik itzuli ginen.

* Castillo de Achert-eko zintzilikatutako sinklinala.- Pirinioetako orogenesiak harri karbonatatukoen tolestura ahurra eragin zuen hemen. Aldeak goratu egin ziren, eta gune ahurrak higadura handia jasan zuen, kareharriak dolina eta zulo moduan disolbatuz, sinklinalaren hondoan ikus daitekeen bezala.


DATUAK:

DISTANTZIA: 14 KM

DESNIBEL POSITIBOA: 1250 M


GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK













miércoles, 23 de octubre de 2024

IBON DE ACHERITO 2024

 


Mendebaldeko Pirinioetako Echo haraneko udazkena, egun hauetan, bere distiran dago. Pagoen, haritzen, pinuen, izeien eta urkien basoek udaberriko eta udako jantzi berdeen ordez kolore sorta zabala ezarri dute, marroietatik hasi eta tonu gorrixketaraino. Zoruak eroritako hostoekin estaltzen dira eta perretxikoak nonahi ateratzen dira. Errekak indarrez jaisten dira eta urak zelai eta bideak urez betetzen ditu. Basotik haratago, belardi garaiek berdetasun handia erakusten dute, eta zirkulua ixteko, lehen elurrek zuriz margotu dituzte goi pirinioetako tontor harritsuak.

Giro horretan, eguraldi ona egiten duen asteburua aprobetxatuz, bi ibilbide egin genituen, ezagunak izan arren beti liluratzen gaituztenak. Ibon de Acheritokoa eta Castillo de Acherko bide normala.


IBON DE ACHERITO (IBILBIDE ZIRKILARRA OZATIK)

Guarrinza harana zeharkatu eta Aguas Tuertas glaziar haranera doan errepidean, behin Ramiro el monje kanpina igarota, pista bat ageri da ezkerretik, aparkaleku batera jaisten dena, Aragoi Subordan ibaitik gertu. Hor utz daiteke autoa, bestela, aurreraxeago, ibaiaren gaineko zubia igarota, beste leku bat dago aparkatzeko.


Guk lehenengo aparkalekuan aparkatu (1220 m) eta pistatik (IE) ibili ginen ibilbidearen hasieraraino,"Casa de La Mina"ko (1230 m) artzain-gunean . Metalezko hesia igaro, eta iparralderantz jo genuen, bidexka batetik. Berehala ipar-ekialderantz aldatu ginen, "Las Foyas" sakanean gora. Las Foyas errekaren paraleloan goaz. Zutoin adierazle batek pasabidea (1390 m) seinalatzen duen unean Ibaia gurutzatu genuen, eta gorantz jarraitu genuen norabide berean, "Mallo Cristian" azpian jarri arte. Orduan, ibilbidea ipar-mendebalderantz aldatzen da, eta eskuinetara dugun kordalaren kareharrizko hegalen behealdea zeharkatzen du. Mendilerroaren mendebaldeko muturrera iritsi ginenean, "Mallo de Las Foyas" gailurra gailentzen den lekura, "Ibon de Acherito" (1870 m) izenekoan geunden. Aintzirako kubeta "Mallo de lasFollas", "Pic de Laraille" eta "Pic du Lac de la Chourique" tontorren hormek ixten dute, hegoaldetik iparraldera ikusita.

Guarrinza haranera iritsi ginenetik, mendebaldeko Pirinioetako tontor garrantzitsuenetako batzuk nabarmendu ziren. Baina, ibilbide hori egin ahala, hauek aipatuko ditugu: ezkerretara, mendebalderantz, Txipeta garaia, Peña Forca eta Lenito nabarmentzen dira; aurrez aurre eta iparralderantz Ansotiello, Gabatxoen Gorreta de los Gabachos, Chinebral de Gamueta, Acherito eta Petrechema, eta hegoalderantz Castillo de Acher eta Agüerri.



Acheritoko amildegitik jaitsi ginen. Aintziratik bidexka bat mendebalderantz doa, amildegirantz jaisten diren mendi-hegal belartsuetan zehar. Sakanaren hondoan, Acherito tontorraren azpian, ondo kontserbatutako babesleku bat dago (1720 m). Puntu horretan hegoalderantz aldatzen da, Acherito errekaren ibilbideari jarraituz. Bidean bi erreka zeharkatu behar izan genituen, horietako bat emari handikoa. Ezkerrera jaitsita, eta ibilbidea amaitu baino zertxobait lehenago, Ibonen hustubideak eragiten duen ur-jauzi handia ikus daiteke. Kilometro bat geroago Mina Etxera iritsi ginen.


DATUAK
DISTANTZIA: 12 KM
DESNIBEL POSITIBOA: 650 M








sábado, 28 de septiembre de 2024

LUNADA-BUSTALVEINTE-CANALAHONDA-HAZAS DEL RESPIRADERO-LA PORRA DE LA COLINA-CARRIO-PIZARRAS-VEINTE-LUNADA

 

CASTELLANO

Autoa Lunadako mendatean utzi (1320 m) eta ipar-mendebalderantz abiatu ginen, "Las Motas" mendiaren mendebaldeko hegalak inguratuz. Gure ezkerrean, "La Miel", Castro Valnera eta Tramasquera tontorrak altxatzen dira eta Miera ibaiaren harana zabaltzen da. Handik gutxira, Bustalveinte (1432 m) lepora iritsi ginen, "El Veinte" eta "Las Motas" (1432 m) tontorren arteko lepora, eta ipar-ekialderantz jo genuen.


Ibarbidetik jaisten hasi ginen, baina "Las Motas" mendiaren magalean itsatsita. Bidea batzuetan desagertu egiten da, baina badira trazadura erosoena markatzen duten mugarriak. Jaitsi ahala, mendiak iragazten dituen euriteez elikatzen den iturri bat aurkitzen da; azken glaziazioko morrenak ere ikus daitezke. "Las Motas o Picon del Fraile" mendiaren hegalak, base militarreko bolaz koroatuta, nagusi dira ibilbidearen zati honetan. Gaur egun abandonatuta dauden Bustalveinteko etxoletara iritsi ginen, nahiz eta ondoko belardietan aziendak bazkatzen jarraitzen duen. Batzuk, menditik haranaren hondora erori ziren harri handiak horma gisa aprobetxatuz eraikita daude. Beherantz jarraitu genuen azken txabolara iritsi arte. Handik, metro batzuk igo ginen gure eskuineko hegaletik, harriz hesitutako eta mendiko hormako babesleku batean egindako eraikin bitxi bat bisitatzeko.

Ipar-ekialderantz jarraitu genuen, pagadian sartuta. Basoaren zati hori pago gazteek osatzen dute, eta bidea inguratzen dute, zuhaitz-tunel baten itxura emanez. Bidegurutze batera iritsi ginen, non zutoin adierazle batek El Valleko (I) norabidea seinalatzen digun, PRS-74ari jarraituz. Balizek bidea markatzen dute, oteek inbaditutako zelai zaharretan zehar. Brenalengua aldera iritsi ginen. Erreka batek betetzen zuen lurra. Hemen, eskuinera egin genuen (E) "Los Lobos" lepora iristeko (1076 m). "Canalahonda" ren sarreran gaude, baina lehendabizi, eskuinera (H), pagoz betetako eta alboetan kareharrizko pareta izugarriak dituen kai txiki batera hurbildu ginen, xarma handiko ingurune bat sortuz. Gure pasabideetara itzuli eta mendi-lepotik ezkerretik (IE) pasabide mehar batean sartu ginen, 20 metro baino gehiagoko pareten artean sartua, Canalahonda izenaz ezagutzen dena (batzuek Manhattan deitzen diote, ibiltzen zarenean, eraikin erraldoien kalezuloetan ibiltzen zarelako sentsazioa hartzen duzulako.


Canalahondatik irten eta jaitsiera leun bati ekin genion, ipar-ekialderantz. Ekialdera begira, "Los Campanarios" eta "El Coladero de La Tortuga" ikusten dira. Bidezidorrak  bidebanatze bat du, baina norabideari eutsi behar zaio bidegurutze batera, baso txiki batean, iritsi arte. Bidegurutze horretan, Concinchao bordarako norabidea adierazten duen zutoi aduerazle bat dago. Baina ez ginen joan bordara, ia 180 graduko bira ematen duen adarretako bat hartu genuen, eta ipar-mendebalderantz jo genuen.  Igoera txiki bat hasten da. Laster, bidexka pagadi batean sartutzen da, eta handik gutxira "Hazas del respiradero" izeneko bidezidorrera heldu ginen. Kareharrien beste eraketa berezi bat. Uraren edo glaziazioen higadurak, "Canalahondan" bezala, pasabide estu bat zizelkatu du, hain erraldoiak ez diren paretekin. Beste txoko xarmagarri bat ibiltariaren gozamenerako.

Bidea eremu ireki batera ateratzen da eta iparralderantz biratzen hasten da "Sierra de la Vaga" ri aurre egiteko eta Brenacovoseko belardietara hurbiltzeko (1294 m). Gure asmoa La Vaga mendilerroko lau tontor lotzea zen, "La Porra de la Colina", ekialdekoenetik hasita. Horretarako, lehenik kordalera sartu behar genuen. Zelaien hesia pasatzen saiatu ginen, baina ibiltzeko oso deserosoa zen gune karstiko bati bide ematen zion. Beraz, atzera egin eta kordala altxatzen den hormetara joan ginen. Bidea aurkitu eta ipar-ekialderantz jo genuen, belardiak zeharkatuz, lehen gailurrera igotzeko, La Porra de La Colinara (1441 m). Gure pausoetara itzuli eta kordal belartsutik (HM) jarraitu genuen, hiru tontor hauek kateatuz: Carrio (1435 m), Pizarras (1478 m) eta Veinte (1507). Pizarrasen eta Veinteren artean "Colladía" (1364 m) lepoa dago.


Veinteko gailurretik, Las Motas aurrean genuela, Bustalveiteko lepora itzuli besterik ez genuen egin behar izan (H), eta hortik Lunadako mendatera, ibilbidea hasi genuen bidetik.



DATUAK

DISTANTZIA: 20KM

DESNIBEL POSITIBOA:1000M

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK

GPSRAKO TRACK