lunes, 22 de julio de 2024

PICO ARRIEL LA SARRATIK

 


CASTELLANO

Autoa La Sarra (1450 m) urtegiko aparkalekuan utzi genuen, Sallent de Gállegon. Iparralderantz gindoazen, urtegia inguratzen duen errepidetik. Aguas Limpias errekaren gaineko zubia igaro,   eta Respomusoko babesleku eta zingirara igotzen den pistatik igotzen hasi ginen (I). Pistak bat egiten du GR 11rekin. Aurrera gindoazela, ezkerretik jaisten diren erreka batzuk zeharkatu genituen. 2,5 km-ra, gutxi gorabehera, desbideratze bat aurkitu genuen (1630 m), ezkerretara, Sobako leporako norabidea markatzen duen zutoin adierazle batekin.

Pista hartu eta Soba lepora malda handiz igotzen den bidezidorretik igotzen hasi ginen. Hasieran, ibilbideak baso bat (I) zeharkatzen du, soilguneak dituena, ipar-mendebalderantz hartu eta Soba errekarekiko paraleloan aurrera egiten duen arte. Horrela, larre garaietara iristen da. Belardietara irten ahala, bi mol dira Sobako zirkua ipar-mendebaldetik ixten dutenak: Pico Soba eta Garmo Blanco de Soba. Gure bideak  Soba erreka (1860 m) zeharkatzen du eta sigi-saga marraztuz igotzen da 2120 metroko kotaraino. Orduan, Soba lepora (2420 m) abiatu ginen (IEI).

Mendi-lepotik ekialderantz jo eta Arriel Txikiaren hegoaldeko aurpegiaren oinaldean dagoen harraska bat zeharkatuta, Arriel lepora iritsi ginen (2600 m). Aurrean, hegoalderantz, Arriel tontorreko piramide ikusgarria dago. 200 metroko desnibela oso inklinatuta dago, baina azken 100 metroak bereziki. Azken zati horrek trepada bat  dakar, erreza baina lur deskonposatuan. Kontuz ibili behar da, batez ere jaisterakoan.




Tontorretik, baina baita Arrielgo lepotik ere, Pirinioetako ikuspegirik onenak daude. Iparralderantz Arremouliteko Palak eta Ibonak; ekialderantz Balaitus, Frondiella eta Arrielgo iboiak; mendebalderantz Midi D 'Ossau eta hegoalderantz Telera tontorra.

Bide beretik itzuli ginen. Baina kilometro bat falta zenean ibaiaren beste aldetik itzultzea erebaki genuen, Carlitos Royoren zubiatik.




DATUAK

DISTANTZIA: 17KM

DESNIBEL POSITIBOA:1400 M

GPSRAKO TRACK

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK

 


 SOBAREN ERREKA


GAILURRETIK PANORAMIKAK


No hay comentarios:

Publicar un comentario