domingo, 17 de marzo de 2013

MOUNT ROBERT, LAGOS NELSON PARKE NAZIONALAREN BALKOIA.




Altitude:   1421 m
Tartea:  650 m
Ordutegia:   3.15 h
Distantzia: 10 km
Kokapena: Nelson Lakes NP (Zeelanda Berriaren Hegoaldeko Irla)

Saint Arnaud-etik Lake Retoiti-ren West Bay-ra hurbildu ginen (620 m). Buller River-ren gaineko zubia zeharkatzen, igo ginen pista batetik egurrezko etxolaz, zerbitsuez eta argibide-taulaz horniturik zegoen parking batera (880 m). Hemendik hasten da, besteak beste, Paddys Track ibilbide zirkularra. Pagadi batetik igotzen (H) malda garbi batera atera ginen lakura begira. Belarrezko aldapan bideak zigzag egiten du, zuhaitzen artean igotzen jarraitzen du eta beste etxola baten ondoan ateratzen da basotik. Pixka bat gehiago igo genuen zuhaixken artean Mount Robert tontorra lortu arte nondik Lake Retoiti ikusi genuen. (1421 m) (1,15o) (3,5 km).


Segitu genuen mendiaren bizkarratik (Hegoalde). Bidegurutze baten ondoan dagoen aterpe ireki batetik pasatu ginen. Angelus Huts aterperaino doan Pinchgut Track ibilbidea (HM) utzi genuen eta jo genuen ezkerrera (E) Paddys Track ibilbidetik jarraitzeko. Bushline Hut  aterpera jaitsi eta gero (1290 m) (1.45o) (5 km), jo genuen berriro ezkerrera (I), bihurgune eta aldapa batzuk igotzen eta jaisten Lake Retoiti-ren ganetik. Mendia inguratzen genuen bitartean norabideaz aldatu ginen, orain iparmendebalderantz, hasierako pistarekin berriro lotu arte (850 m). Pista honetatik altitude pixka bat berreskuratu genuen eta abiapuntura heldu ginen (880 m) (3.15 o) (10 km).



Luis

MENDIKO ALDIZKARIAK DESAGERTZEN ARI DIRA



Oskar Gogorza "Campo Base" mendiko aldiskariaren zunzendariak idatzitako artikulu interesgarria:

sábado, 16 de marzo de 2013

Ben Lomond Queenstown-en talaia.







Altitudea:          1748 m                               
Tartea :                1000 m
Ordutegia:          2.00 h
Kordenatuak :    45 ° 0' 30'' S, 168 º 37' E
Kokapenak :       Zeelanda berriaren hegoaldeko Irla

Queenstown-etik (300 m) terraza panoramikoa eta atrakzioak dituen muino batera telekabinaz igo genuen. Ibilbidea hasterakoan (790 m) Ben Lomond track senialeak jarraitu genituen. Konifero-baso batean sartzen den bidetik joan ginen igotzen. Basoa utzi bezain pronto gailurra agertzen da, bere hegoaldeko gandorra ikusgarria nagusi. Jaitsi ginen pixka bat Queenstown-etik datorren bidea hartzeko. Kartel batek adierazten du ordu batean mendilepoan eta bi ordutan gailurrean. Aldapa oso pikoa ez da eta lursorua harri txikiez beteta dago. Diagonaletik igotzen  (IIM), zuhaizken artean eta pago zilarreztatu-basoa zeharkatzen atera ginen gandorraren sakonune batera (1049 m). Bideak segidako kotak inguratzen ditu mendilepo zabala eta panoramikora ailegatu arte (1316 m) non agertzen baiten Alpeetako mendikatea. Beste kartel batek adierazten du ordu bat gailurrera ailegatzeko.



Ezkerrera biratu ginen (MHM) eta igotzen jarraitu genuen ertzetik edo saihetsetik. Goiko zatiaren harrizko oinarrian bideak inguratzen du gailurra mendebaldetik, eta belarrezko lurratik Ben Lemond gailur maiztura (1748 m) (2.00o) heltzen da. Neurrigabeko Lake Wakatipu-ren ikuspegia izugarria da. Bere amildegien gainetik The Remarkables mendilerroa altxatzen da, Double Cone-arekin (324 m). Iparralderantz oso nabaria da erdiko mendikatea,  egun garbietan Pikirakatahi/Mount Earnslaw (2819 m) eta Tititea/Mount Aspiring (3033 m) ikusten dira. Orientatzeko mahia gailurrak zeintzuk diren jakitea errezten zaigu.
Jaisteko,  sakonune aipatutik (1049 m) hurrengo kotara igo ginen (1121m). Nahiz eta zertzobait airezkoa izan ertzetik (HHE) jarraitu genuen, beste mendilepo eta kotak gaindituz. Azkenean basotik jaitsi ginen instalazio turistikoetaraino eta telekabinaren goiko geltokiraino.

Luis




viernes, 22 de febrero de 2013

Mount Ollivier, Aoraki/Mount Cook-en behatokia





Altitudea:   1933 m
Tartea: 1200 m
Sailtasuna: F
Ordutegia:   2.45 o.
kokapena: Zeelanda Berriko Alpeetan

Aldeko mapa besterik ez dugu ikusi behar Mount Ollivier, Zeelanda Berriaren mendirik garaienaz gain, inguruko glaziarrak eta gailurrak (argazkia) begiesteko leku egokienetako bat dela ohartzeko. Aoraki/Mount Cook Village-tik hurbiltzerakoan bide balizatua ordu erdiz jarrai dezakegu edo akanpaleku batera eramaten duen pista autoz ibili. Ibilbidea hasterakoan (750 m), Mueller Hut-erako bidetik, kartel batek adierazten digu 3 ordu joan eta etorria Sealy Tarns balkoiera eta 3 ordu aterperaino. Hasieraren zatiak landarez betetako malda aldapatsua igotzen du, 1800 egurrezko mailez hornitua (argazkia). Ibilbide bihurgunetsutik gora egiten, eskailerak Sealy Tearns muinean amaitzen dira (1250 m) (1.10o.), Mount Sefton-ko serac-en azpian kokatuta Aoraki/Mount Cook-aren ikuspegi zoragarria dauka baita bailara osoarena ere (argazkia).
Hurrengo zatia malda ezinegona da eta harrizko urratz batzuekin. Gorako elurtegiak gaindituta goi-lautada baten zubira ateratzen da (1700 m) ( 2.10o.) nondik Mont Sefton-ko ekialdeko aurpegiaren serac-en ikuspegi izugarriak ikusten diren, behean Muller Glaziarren ibai izoztua dabil bitartean (argazkia). Harrien artetik Sealy Range gandorra ingurutzen, aterpea agertzerakoan, elurtegi leunetatik jarraitzen da Mueller Hut-araino (1800 m) (2.30o.). Gas, sukaldeko tresnak, jantoki eta logelak koltxonez hornituta. Nahiz eta jagon izan Zeeland Berriaren aterpeek ez daukate sukaldaritza, beharrezkoa da janaria eta lo egiteko sakua, burusirik ez dagolako, eramatea. (argazkia)
Tontorra lortzeko, aterpearen atxetik, granito blokez egindako gandorra igotzen da Mount Olliver-ren gailurraren harrietara ailegatu arte (1933m) (F) (2.45o.) (argazkia). Gailur honetatik ikus daiteke Mount Sefton (3157m) (argazkia) eta Aoraki Mount Cook (3754 m), ikuspegi paragabea, Zeelanda Berriaren tontorrarik altuenean hegoaldeko sorbatz zorrotza eta mendebaldeko aurpegiaren serac zintzilikatuak nabarmenduz. (argazkia).

Luis.




domingo, 10 de febrero de 2013

ROYS PEAK, TITITEA/MOUNT ASPIRING-EN BEGIRATOKIA.





Altitudea:   1581 m
Tartea: 1260 m
Ordutegia:   2.30 h
Distantzia: 6.5 km
kokapena: Zeelanda Berriaren Alpes-etan

Wanakatik atera ginen Wanaka laku zabala inguratzen duen errepidetik. Sei kilometrora Roys Peak Trak seinale-tantaia aurkitu genuen, parking-a seinalatzen non kartel batek igoeraren ordutegiaren berri  ematen duen, bi  edo hiru ordu  gailurrera arte. Nahiz eta ordutegia oso azkar izan orokorrean nahiko izaten da.
Ibilbidea hasi genuen (320 m) hesi baten egurrezko mailak igoz, bidean zehar beste hiru hesi  zeharkatu genituen. Ibilbide osoan tontorra ikusten da. Gailurrera ailegatzeko lurrezko eta belarrezko pista batetik iparekialdeko malda berdea zeharkatu behar genuen (argazkia). Hasieran bideak oso pikoa ez den aldapan zigzag egiten du; erdian ibilbidea leunago bihurtzen da eta zeharkatzen du malda osoa. Astiro aurrera egiten da. Gure aurrean ikuspegi ikaragarriak, lakua, arkakaratsak eta ardiak.
Goiko zatian belarrez beteta dago eta aldapak gora egiten du berriro. Iparraldeko gandorraren bizkarrera heldu  ginenean (argazkia) (1330 m) (2.00 o.) gailurrak eta lakuaren beste aldea ikus genitzakeen. Gandorraren ertzetik  jarraitu genuen.  Bideak bira bat egiten du lurrezko eta belarrezko aldapa pikoa  ekiditeko baina guk aldapa igotzea erabaki  genuen. Behin aurregailurrean egonda bidera berriro itzultzen da edo ertzetik segi daiteke, pixka bat airekoa, Roys Peak-ren etxetxo eta antenaraino (1581 m) (2.30 o.). Gailurren lerroan Tititea/Mount Aspiring (3033 m) nabarmentzen da (argazkia), Mount Cook mendigunetik kanpora dagoen 3000 metroko mendi bakarra izanik; Zeelanda berriaren mendirik ospetsuena  Mount Cook-tik aparte. Aurregailurratik ikuspegi ederragoak ikuste dira gailurratik baino.

Luis.



domingo, 3 de febrero de 2013

TARANAKI-EGMONT MENDIA





Tanaraki edo Egmont  menditik Tanaraki lurraldea ikusmenean dago. Zeelanda Berriaren iparraldeko irlaren mendebaldeko kostaldean.
Nahiz eta lotan egon, sumendi ezohikotzat hartzen da. Jaso dituen erupzio handienetariko bost "Konoren Kolapso" metodoz izan dira. Honek eman dio denok pentsatzen dugun  sumendi baten morfologia ia, ia ezin hobea.
Hona hemen egin nuen igoeraren deskribapena:
New Plymouth-tik atera ginen errepide hirutik. Egmont Village-ra heltzerakoan Egmont Road-tik jarraitu genuen. Igotzen joan ginen North Egmont bisitari gunera ailegatu arte (950 m). Bertan kartel batek gailurraraino, joan eta etorria, 8 edo 10 ordu behar direla adierazten du.
Igotzen den bitartean basoko landaretza zeharkatzen duen eta amildegi batzuk inguratzen dituen pista bat hartu genuen. Porlanezko tarte aldapatsua gainditu eta gero pista telekomunikazio dorre batera iritsi eta Tuharangi Lodge aterpe pribatuan amaitzen da (1500 m) (1.30 o.) (argazkia). Berehala beste aterperako bidea utzi genuen eta harrizko amildegi baten sartzen den bide balizatutik segitu genuen. Tarte aldapatsuenean egurrezko eskailerak daude igotzen laguntzeko eta higadura sahiesteko (argazkia).
Amildegitk ateratzerakoan malda ezegonkor batekin lotzen da, elurtegiez inguratuta (argazkia). Zati neketsu honek iparekialdeko gandorraren harrizko ezproiaraino eraman ginduen (2150 m) (3.00 o.) (argazkia). Huts-sentsatziorik gabe gora egin genuen ertz zorrotz baten oinarrira iritsi arte (2400 m) (Erreza) (3.45 o.). Orduan albo banatan bi gailur dauzkan elurrezko hodi batean sartu ginen. Hodia orain elurrez betetako kraterrera ateratzen den sakonune batera zuzentzen da.
Eskuinera jo genuen (M) eta 50 metroko  tarte duen elurrezko aldapa batetik (argazkia) Taranaki/Egmont-en tontorrera igo genuen (2518 m) (Erreza.) (4.15 o.) (argazkia). Udan ez dago elurrarik baina izotzak krater barruan irauten du. Ekialdeko gailurrera (2510 m), erdiko mendi-lepotik , harrien artean eta igoera PD batez heltzen da.
Altitude: 2518 m
Prominentzia: 2308 m
Tartea: 1600 m
Distantzia: 6.3 km
Orduak: 4.15 h
Lehen igoera: 1839
Coordenadas: 39 ° 17 '47 "H, 174 ° 3' 50" E
Posizioa: Zeelanda Berriaren iparraldeko irla.
Luis.

martes, 8 de enero de 2013

PEÑA RISCA, ALTO DE RIAL, ETA RASO. Hiru R-ak.




Arabako mendizaleentzat ibilbide klasikoa da. Hiru tontorrak Valdegobia-ren eta Obarenses mendietako natur parkearen artean kokatuta daude, Burgos-en eta Arabaren arteko mugan. Berberanagatik eta Osmagatik heltzen da. Guztira 20 km ibili ginen eta 900 metroko guztizko tartea igo genuen.



Astulezen autoa utzi genuen (655 m). Astulezko dorrearen azpitik pasa den (argazkia) eta Miomara zuzentzen den pistagatik (IM) ibilaldia hasi genuen (argazkia). Kilometro bat baino pizka bat gehiago ibili eta gero Astulez lepora (822 m) heldu ginen. Norabide-bidegurutxea da. Zuzenean jarraituz gero joango ginen Miomara, baina lehenik bidea ixten duen burdinezko hesiatik pasatu beharko genuen, eta ezkerrera jo bagina Raso igoko genuen. Guk eskuinera zuzendu ginen (IE) artadi batera sartuz (argazkia). Berehala, urruntasunean Gorbea elurtua ikusi genuen (argazkia), hala ere, hegoalderantz begiratuz Peña karria nabarmentzen zen (argazkia). Ipar-ekialdea norabidea mantendu genuen Berberanaren eta Osmaren gaineko amildegira ailegatu arte (argazkia). Erlaitzetik bereizi gabe ipar-mendebalderantz bi kilometro jarraitu genuen (argazkia) gailurrera iritsi arte, Peña Risca (1000 m.) (argazkia). Zoom erabiliz argazkia atera genion Orduñako Birginari (argazkia).
Itxuli ginen 150 m, tontorrera gindoazenean gainditu genuen alanbre-hesiara ailegatu arte (argazkia). Hesia berriro gainditu gabe eskuinera jo genuen eta suebaki batetik jaisten hasi ginen (HE) (argazkia). Jaitsiera bi kilometroko izan zen, luzea. Errepikagailu baten ondoan pasatu ginen (argazkia) eta Basabe eta Mioma elkartzen dituen errepidera heldu ginen (argazkia). Basaberako norabidearekin (MHM) ibili ginen 100 m. Orduan norabideaz aldatu ginen (HE), soro batean sartu ginen eta pinudi batetik igotzen hasi ginen. Behin baino gehiagotan alanbre-hesiak gainditu behar izan genituen. Azken zatian (HE) aldapa oso pikoa da (argazkia). Aldaparen goiko aldeko horma eskuinatik gainditzen duen bidezidorra jarraitu genuen. Bidezidorra tontorretik hurbil dagoen pista batean amaitzen da. 200 metro besterik ez zitzaizkigun falta Alto del Rodil-ko buzoira heltzeko (argazkia).
Segitzeko pista beratik itxuli ginen, baina ez genuen bidezidorra hartu, baizik eta pistatik jarraitu genuen, eskuinera (argazkia). Pistak hiru kilometrotako zigzag-k egiten ditu, oso luzeak. Azken bihurgunea saihestu genuen alanbre hesi bat pasatuz eta metro gutzitara Valpuesta eta Mioma elkartzen dituen errepidera iritsi ginen A-4333.
Errepidetik Miomara heldu ginen, lehenik iparralderantz eta gero ipar-ekialderantz. Herrian beste pista bat (argazkia), autoak ibiltzeko modukoa, hartu genuen (E) eta berriro Astulez lepora ailegatu ginen (argazkia). Behin honetan eskuinera (argazkia) jo genuen (H) Raso igotzeko. Bidean Astulez dorrea ikusi genuen (argazkia). Pagadian sartu ginen (argazkia) eta, gutxi gorabehera, hegoa norabidea mantendu genuen  kordalera aldapa aldapatsutik iritsi arte (argazkia). Behin kordalean mendebalderantz  zuzendu ginen tontorrera ailegatu arte (argazkia) . Gailurrak bi buzoi dauzka (argazkia) eta mugarri geodesikotik bereiztuta daude (argazkia). Jakinguraz mugarriak kotarik altuena ematen du.
Ibilbide beragatik itzuli ginen. Igo berri genuen aldaparen 200 metro jaitsi ginenean   eskuinerako adar bat hartu genuen, lehenik ipar-ekialdea eta gero iparra, Astulez-eraino eraman gintuena (argazkia).